UDAZKENAZ GOZATZEKO EZINBESTEKO 4 plan GIPUZKOAN

Con la llegada del otoño el flujo de turistas se ralentiza, el calor se vuelve menos sofocante y la naturaleza se cubre de mil colores.

Para muchos es la mejor época del año para disfrutar de todo tipo de planes: paseos por la naturaleza, museos, rutas culturales… en definitiva, de cualquier actividad que nos ayude a romper la recién estrenada rutina.

Estas son nuestras cuatro propuestas para que disfrutéis de una escapada otoñal interesante, aptas para cualquier edad:

udazkena 1

 

“Arbasoen aztarnak”, SL-GI 1003 mendi ibilbidea:

 

8 kilometro eta 200 metroko gorabehera duen ibilbide hau Aiako Harria Parke Naturalean zehar doa, Errenteriako udalerrian hain zuzen. Abiapuntua Listorreta-Barrengoloia gunea da, eta bertan aisialdi gune zabala aurkitzen da. Ibilbide hau Landarbaso bidea bezala ere ezagutzen da; izan ere, bidean Aizpitarte-Landarbaso haitzuloak ikus daitezke.

Euskal Herriko lehen aztarnategi arkeologikoa da, bertan Goi Paleolitiko gorpuzkiak aurkitu baitziren (duela 30.000 urtekoak). Listorretara sarbidea Errenteriako Perurena auzotik, Oiartzundik edo Astigarragatik  egiten da (GI-2132 errepidetik).

 

  udazkena 5 mendi ibilbideak

 

Albaola Itsas Kultur Faktoriara bisita

 

Ez da Pasai San Pedron kokaturiko ontziola bat soilik; Atlantikoaren bi kostaldeak, itsasoa eta historiarekin uztartzen dituen proiektua baizik. Ozeanoa zeharkatzen zuten lehen karga ontzien eta baleontzien garrantzia jakitera ematen duen tokia da. Albaola Faktoriak 2016 urtean Donostia Kultur Hiriburutzarren enbaxada ibiltaria izango den XVI. mendeko San Juan baleontziaren berreraikuntza du protagonista, eta ontzi ikusgarri honen eraikuntza zuzenean ikus daiteke. Ontzia eraikitzeko tokiaz gain, Itsas kulturarekin lotura dituen hainbat jarduera antolatzen dira.

 

 

    udazkena 2 albaola

Lezoko hirigune historikoan zehar ibilbidea

 

Jaizkibel mendiaren magalean kokaturik, Lezoko herriak alde zahar interesgarria du, ondo mantendua gainera. Merezi du bertako kaleetan zehar ibiltzea eta hainbat elementu arkitektoniko ezberdinetan islatzen den Itsas iragana arnastea. Ezinbestekoa da Lezoko Santo Kristo basilikaren bisita, bertan kristoren irudi oso zahar eta berezia aurkitzen baita; izan ere, munduan dauden kristo bizargabe bakarrenetakoa da, eta inguruan oso ezaguna eta miretsia. Multzo historikoa osatuz udaletxea, Gipuzkoako zaharrenetakoa, eta San Joan Bataiatzailearen eliza ditugu, XIV. mendekoa.

 

 

  udazkena 4 lezo

 

Arditurri meazuloak, lurrazpiko bidaia

 

 

Oiartzunen Euskal Herriko lekurik berezienetako bat aurkitzen da: Arditurri meatze gunea. Leku benetan ederra eta bitxia, azken 2000 urtetan zehar gizakiak minerala ateratzeko egin duen ikaragarrizko lana erakusten digularik, erromatarren garaitik gure garaietaraino. Meazuloan barrena, barrutik zulatutako mendia ikusteaz gain, tokiaren handitasuna eta berezitasuna sentitu daiteke. Garai batean laborategi bezala erabiltzen zen eraikinean, egun Arditurriko Interpretazio zentroa bisita daiteke. Bertan, euskarri modernoen bidez Aiako Harria Parke Naturalak duen aberastasuna ezagutarazten da modu arin eta didaktikoan.

Arditurriko Meatze Gunera iristeko Pasaia, Lezo, Errenteria eta Oiartzun herriak lotzen dituen bidegorria hartzea plan polita izan daiteke.

 

 udazkena 3 arditurri

 

Informazio gehiago:

943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus

 

                          


Oarsoaldea