Hirigune Historikoaren Birgaitze Planaren barruan, Errenterian kokatu berri den eskualdeko turismo bulegoak bere txokoa izango du

 

El Consejo de Administración de la Agencia de Desarrollo Comarcal Oarsoaldea, después de un largo proceso de reflexión sobre la estrategia de desarrollo turístico en la comarca, decidió trasladar la oficina comarcal de turismo del municipio de Oiartzun a Errenteria, que permanecerá abierta todo el año;  y abrir la oficina de turismo de Oiartzun únicamente en temporada alta.

Según ha señalado la presidenta de la agencia de desarrollo, Ainhoa Zabalo, tras realizar un análisis de los flujos de visitantes que se acercan a la comarca se concluye lo siguiente:

 

 

  • Oiartzunen kokaturik zegoen turismo bulegoak bisitari-etortze ugariena goi denboraldian jasotzen zuela antzeman da: urte osoko bisitari kopuru guztitik %45 Aste Santuan, uztailan eta abuztuan izaten da.
  •  
  • Errenteriako San Marko gotorlekuan aurkitzen den Turismo Bulegora hurbiltzen diren bisitariak, lekua dagoeneko ezagutzen dutelako edota beste informazio puntu batetatik leku honen berri eman zaielako etorri dira; hortaz, bulego honek bisitarien harrera egin eta hauek bideratzeko helburua ez duela betetzen ondorioztatu da, horren ordez, gotorlekuaren  informazio-puntu eta harrera funtzioa betetzen duela  baizik.

 

Horrela, aurreko datuak kontutan harturik, eta Errenteria 2025 Plan estrategikoaren helburuetariko bat produktu eta ekitaldi kulturalen eta hauen dinamizazioaren bidez bisitari kopuruaren igoera sustatzea dela jakinda, datozen urteetan herriko bisitari-fluxuaren igoera nabarmena ematea aurreikusten da, eta hortaz, eskualdeko bisitariena ere.

Halaber, Errenteria 2025 Plan estrategikoaren ondorioetariko bat denbora gutxi barru abian jarriko den “Hirigune Historikoaren Birgaitze plana” izango da. Ekimen honen inguruan herritarrei informazioa erraztu ahal izateko, hirigune historikoan bulego bat irekiko da.

Errenteriako udalerrian sortu diren behar berri hauei erantzuna emateko, bi zerbitzuak ekipamendu bakar batean kokatuko dira: “turismo informazio bulegoa” eta “hirigune historikoaren birgaitzerako informazio bulegoa” alegia.

                                   hirigune historikoa  

              


Oarsoaldea