II. Bakailaoaren hamabostaldia maiatzaren 11tik 24era ospatuko da Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaian

Hoy se ha presentado el programa: menús y pintxos especiales y variedad de actividades.

Esta mañana se ha presentado la iniciativa en rueda de prensa, en la que han participado Aiora Perez San Roman, alcaldesa de Oiartzun y consejera de la Agencia de Desarrollo Comarcal Oarsoaldea; Aitor Manterola, del restaurante Patxiku Enea de Lezo; Peio Balda, del bar La Cepa de Errenteria; y Alex Barcenilla, del restaurante Ziaboga de Pasai Donibane.

 

Aiora Perez San Romanek adierazi duenez, Oarsoaldea Garapen Agentziako turismo sailak eskualdeko turismo gastronomikoaren produktu kluba koordinatzen du, eta bertan "Euskadi Gastronomika" marka barruan dauden eskualdeko 30 enpresa daude; gehienak jatetxeak baina baita sagardotegiak, pintxo-tabernak, gida turistikoak, etab. Bertatik sortutako ekimena da hain zuzen Bakailaoaren Hamabostaldia, eta aurten 2. aldiz ospatuko da eskualdean.

bakailubannereusk2015

 

Hitzordu gastronomiko honetan gure eskualdean tradizio handia duen produktuari omenaldia egingo zaio, bakailaoari hain zuzen. XVI. mendean ehunka itsasontzi joaten ziren Ternuko bakailao-sarda handietara. 1927an Pasaiak PYSBE historikoaren jaiotza ikusi zuen, arrantza eta lehortze prozesuan Estatuko konpainia handiena izan zena. Ia mende bat pasa ondoren, bakailaoari gure omenaldia egin nahi diogu, eskualdean historia handiko produktua izanik.

Menu bereziak:

Patxiku Enea jatetxeko Aitor Manterolak azaldu duenez, datozen bi aste hauetan Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako 14 jatetxek menu bereziak diseinatu dituzte, nola ez, bakailaoa protagonista dutenak. Menuak ezberdinak dira jatetxe bakoitzean, eta prezioa ere ezberdina dute (15-38€ bitartean). Horrela, publiko mota guztientzat eta batez ere poltsiko guztientzat aukera egokia topatzea ez da zaila izango.
• Errenterian: Gaztelu ostatuan, San Marko gotorlekuan, Xera gastrotekan eta Zuketz jatetxean.
• Lezon: Kaialde, Etxeberri eta Patxiku Enea jatetxeetan.
• Oiartzunen: Etxezahar, Gurutze Berri eta Matteo jatetxeetan, eta azkenik
• Pasaian: Nicolasa, Ontziola, Txulotxo eta Ziabogan.
Pintxoak:

Errenteriako hainbat tabernek pintxo bereziak ere antolatu dituzte Bakailaoaren Hamabostaldiaren barruan. Horrela, bi aste hauetan zehar Errenteriara gerturatzen den orok bakailaoarekin egindako pintxo bereziak dastatu ahal izango dituzte Lekuzarra, La Cepa, Xera Gastroteka eta Zuketz tabernetan.

Gainera, Oarsoaldeako turismo sailak bono bat diseinatu du, 4 pintxo hauek jateko balio duena eta establezimendu hauetaz gain Errenteria, Pasaia eta San Marko gotorlekuko turismo bulegoetan salgai egongo dena. Bonoak 9,10€ balio du eta establezimendu bakoitzean 2 pintxoren artean aukeratu ahal izango da; bata bakailaoaz egindako pintxo berezia eta bestea etxeko espezialitateetako bat.

Ekitaldi agenda:

Hau guztiaz gain, Bakailaoaren Hamabostaldian zehar hainbat jarduera osagarri antolatu dira:

• Bakailaoaren tailer gastronomikoak Ziaboga jatetxean (Pasai Donibane): maiatzaren 14, 15, 21 eta 22an.
• Pasaiako bakailao faktoria batera bisita: maiatzaren 15 eta 22an.
• Museoen nazioarteko eguna Albaola Faktorian (Pasai San Pedro), Robert Grenier San Juan baleontzian aditua den ikerlari kanadarraren presentziarekin: maiatzaren 18an.
• Tadusak, euskal itsas ondarearen sozializazio eta hedapenerako proiektu musikalaren aurkezpena Albaola Faktorian (Pasai San Pedro): maiatzaren 20an.
• Karlistadak eta San Marko gotorlekua, bisita gidatu karakterizatua familientzat San Marko gotorlekuan (Errenteria): maiatzaren 16 eta 23an.
• Manchester txikia eta emakumeak industria aroan, bisita gidatua Errenterian: maiatzaren 17 eta 24an.
• Pasaiako badian bidaia Mater atunontzian, XX. mende erdialdeko bakailao arrantzaren industria ezagutzeko: maiatzaren 24ean.
• Bakailaoaren inguruko eskulan tailerra haurrentzat Albaola Faktorian: maiatzaren 24ean.

Menuak, pintxoak eta jarduera guztiak www.oarsoaldeaturismoa.eus webgunean aurki daitezke.

Informazio gehiagorako:

943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus
www.oarsoaldeaturismoa.eus


Oarsoaldea