UDAN DONOSTIATIK PASAIARA KATAMARAN ZERBITZU BERRIA

 

Durante los meses de julio y agosto el catamarán Ciudad de San Sebastián ampliará su recorrido habitual, llegando hasta la cercana localidad de Pasaia. En este viaje de 50 minutos de duración, el viajero podrá disfrutar de la espectacularidad de los acantilados de los montes Ulia y Jaizkibel, los cuales flanquean la entrada al puerto de Pasaia creando un fiordo único en el entorno.

Bidaia Albaola Itsas Faktoriaren ontziralekuan amaitzen da. Bertan, bidaiariak 2€ko beherapena izango du sarreraren prezioan. Albaolan bisitariak euskal kulturan itsasoaren eta baleen garrantzia ezagutu ahal izango du, bisita ingurune paregabe batean bukatuz: San Juan galeoiaren erreplikaren zuzeneko eraikuntzan hain zuzen, Pasaian 1563 eraikia eta bi urte geroago Kanadan hondoratua, gaur egun UNESCOren Urpeko Ondare Kulturalaren sinboloa delarik.

                   katamarana 1 2015

Bisita honen ondoren ezin Pasaia bere bi barruti historikoak eta bere beste museoak bisitatu gabe utzi. Albaolatik 500 metrora Mater Itsasontzi-museoa, itsasoaren garrantzia eta ontzi baten bizitza eta ohiturak ezagutzeko aukera eskaintzen duen atun-ontzi tradizionala. Bere alboan San Pedro eta Donibane barrutiak elkartzen dituen motoraren ontziralekua aurkitzen da.

                           katamarana 3 2015

Pasai Donibanen derrigorrezkoa da Victor Hugo Etxea (Pasaiako Turismo Bulegoa) bisitatzea. Etxeak izena frantziar idazle famatuaren ohorez du, 1843an hemen hartu baitzuen ostatu. “Idi Orgaren Karranka” liburuan, eta bere estilo bakar eta denbora-kanpokoan, herria eta bertako bizimoduari buruz  lerro luzeak idatzi zituen. Herriak, gaur egun, olerkaria liluratu zuen xarma mantentzen du.

                   katamarana 2 2015

Donostiara itzultzeko ordua iristerakoan bisitariak aukera zabala du: Donostia eta Pasaia lotzen dituen autobus lineak erabili (E1 Pasai Donibanetik, E8 eta E9 Pasai San Pedrotik); edo partekatzen dituen gune naturalerantz, Ulia Mendirantz abiatu. Ulia mendiak edertasun eta lasaitasun handiko 7 kilometroko ibilbidea eskaintzen du, modu egokian adierazitako GR121a (marka txuri-gorriak) edota kostaldeko Done Jakue Bidearen (gezi horiak) artean aukeratu daiteke, bidean, adibidez, Platako Itsasargia edo Monpas Gotorlekuak ezagutuz.

                                                             flyer-catamaran-20151 ona

Informazio praktikoa

Katamarana - Ciudad de San Sebastián:

Donostiatik irteera: 10:15etan.

Prezioa: 12€ helduak/ 8€ umeak

Kontaktua:

Pasaiako Turismo Bulegoa

Telefonoa: 943.341.556

Ordutegia uztaila eta abuztuan: 09:00-14:00/16:00-19:00

 


Oarsoaldea