Galtzaraborda eta Fanderia kiroldegietako jarduera gidatuetarako izena emateko epea zabalik da oraindik.

 

La parrilla de actividades está formada por múltiples actividades de libre circulación, denominada "Kirolkide Ekintzak", en la que se incluyen numerosas actividades tanto acuáticas como de sala.

 

2poli

Sarrera askeko formatuan 150 saio eskaintzen dira astean eta 20 modalitate desberdin (indoor zikloa, aerobica, sh'bam, pilatesa, body combat, funtional training...). “Igerilekuaren harpidetza” duten eta bakarrik uretako jardueretara bertaratu nahi duten pertsonek soilik "Kirolkide Ura"ren jardueretan eman dezakete izena.

Formato honekin, tarifa bakar bat ordainduta ikastaro guztietara sartzeko aukera izango da, mugarik gabe, Galtzaraborda eta Fanderiako Udal Kiroldegietan.

Formato honekin ikastaroak zure behar, ordutegi, konpromiso eta abarretara egokitzen dira, eta ez alderantziz. Aukera duzu erabakitzeko noiz joango zaren jarduera batera, zein egun eta ordutan, eta jarduera aldatu edo jarduera desberdinak probatzeko aukera izan dezazun.

“Kirolkide Ekintzak”-ek duen prezioa “abonu orokorra” duten pertsonentzat 27,64.-€ hileko da eta “igerilekurako abonua” duten pertsonentzat, berriz, 42,30.-€ (BEZ barne). Jardueren egutegia urriaren 1etik ekainaren 30era izango da. "Kirolkide Ura"ren barruko jarduerak egiteko prezioa 32,00.- € hileko da.

Aurten, berritasun gisa, “Kirolkide Ekintzak” eskaintzan express eskolak daude. Eskola horiek 30 minutu irauten dute eta TRX edo Stretching bezalako jarduerak lantzen dira.

Udan hainbat eraberritze egin dira jardueren aretoetan. Areto nagusian jarritako materialari esker, Cross Trainingeko ikasle gehiago sartzen dira, jarduera horrek geroz eta eskaera handiagoa baitu. Era berean, berariaz gimnasia arina egiteko egokitu da areto bat.

Aurreko urteetan bezalaxe, txikienek ere badute berariazko eskaintza: “Dantza Eskola”, “Gimnasia erritmikoa”, “Karatea”, “Igeriketa Eskola” eta “Haurtxoentzako igeriketa”.

Ziurtatzeko gehiago aurreratzen dutela eta ikaskuntza eraginkorragoa dela, denboraldi honetan igeriketa-eskolako proiektu teknikoa berritu da. Ikastaro hauek astean bi egunetan edo bakarrean egin daitezke.
Uretako jardueren kasuan proiektu teknikoarekin jarraituko dugu:

 

·         Egun batean edo bitan izena emateko aukera dago.

 

·         2011n edo aurrekoetan jaiotako neska-mutilek (3 urte edo gehiago) haur igeriketa ikastaroetan sartuko dira, eta 2012 eta 2013an jaiotakoak, berriz, “Aquababies” izeneko haurtxoentzako ikastaroetan mantenduko dira, hain zuzen bi taldetan banatuta egongo direnak, adin eta helburuen arabera.

·         Haurrentzako igeriketa ikastaroak lau maila desberdinetan banatuko dira.

Argibide gehiago behar izanez gero, jo ezazu Galtzarabordako (943.44.96.90) eta Fanderiako (943.34.44.23) harrera zerbitzuetara edo kontsultatu Udal Kirol Patronatuaren web orrian: http://kirolak.errenteria.net

 

 


Oarsoaldea