ENPLEGUA SUSTATZEKO TOKIKO EKINTZAK

Como cada año, el Servicio Vasco de Empleo-Lanbide ha publicado una convocatoria de ayudas para acciones locales. Julen Mendoza, presidente de la Agencia de Desarrollo Comarcal Oarsoaldea y alcalde de Errenteria, ha señalado que el propósito de esta convocatoria es llevar a cabo diversas acciones en la comarca para hacer frente a la tasa de desempleo y que, principalmente, se centran en dos áreas:

Batetik, merkatu arruntean kontratazioak sustatuko dira, eskualdeko langabetuak baldintza konkretu batzuetan kontratatzen dituzten enpresei diru-laguntzak bideratuko dira. Honen bidez, guztira 15 langabetuen kontratazio sustatzea lortu da, gutxienez 6 hilabeteko jardunaldi osoko kontratazioak izan direlarik.

Bestetik, merkatu ez arruntean kontratazioak burutzeko egitasmoa jarri da martxan; kasu honetan, kontratazioak Oarsoaldea Garapen Agentziak burutu ditu, eta orohar, zailtasun bereziak dauzkaten langabetuen kontratazioak izan dira. Kontratazio guztien %40a emakumezkoak izan dira, %30a RGIa edo DBEa kobratzen dutenak, %15a 55 urte baino gehiago duten langabetuak eta gelditzen direnak, zailtasun bereziak dauzkaten beste kolektibo batzuetako langabetuak, guztira 49 kontratazio egin direlarik. Egitasmo honen helburua persona hauen enplegagarritasuna hobetzea da interes sozialeko lanak egiteko kontratazio aukera bat eskainiz.

Egitasmo hauek Lanbideko diru-laguntza eta eskualdeko 4 udalen kofinantziazioa jasotzen dute.


Oarsoaldea