Oarsoaldeako udalek 210 gazte aktibatu nahi dituzte lan-txertatze egitasmo baten bidez: Hazilan

Jóvenes y Empresas de la comarca podrán beneficiarse de este programa

 

    20 eta 35 urte bitarteko adina duzu? Lanbide-heziketa edo unibertsitate ikasketak dituzu? Lana lortzeko zailtasunak dituzu?

    edo

    Enpresa bat zara eta lanpostu zehatz batzuek betetzeko pertsonen profil jakin bat behar duzu? Buruan dituzun proiektuak gauzatu nahi dituzu?

     

    hazilan-logoguztiakigo2019

     

     

                                          

    Errenteria, Pasaia, Oiartzun eta Lezoko udalek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez HAZILAN egitasmoa jarriko dute martxan, konpetentzia pertsonal eta profesionalak lantzeko egitasmoa, ikuspegi guztiz praktikoa duena eta enpresen beharretara egokitzen dena. Egitasmoaren helburua langabezian aurkitzen diren gazte kualifikatuak lan mundura hurbiltzen laguntzea da, beren lan aktibazio eta  lan txertaketa bultzatuaz, hori guztia prestakuntza saioak eta enpresekin harreman zuzenak sustatuaz.

    HAZILAN egitasmoa 20 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago, edozein espezialitateko Goi Mailako Lanbide-Heziketa edo eta Unibertsitateko ikasketak dituztenak, eta baita giza baliabide kualifikatuak behar dituzten edo egitasmo berriak garatu nahi dituzten enpresei ere.

    Egitasmoaren berritasuna gazte kualifikatu eta enpresen arteko elkargune izaeran datza, izan ere, bien beharrak asetzen saiatuko da; alde batetik, kualifikazio altua duten gazteak dauzkagu, enpresek hainbeste baloratzen dituzten zeharkako konpetentziak (iniziatiba, taldean lan egita, segurtasuna…) lantzea falta zaizkienak eta batez ere lan aukera erreal bat behar dutenak. Beste aldetik, baliabide faltagatik edo azken urteetako ziurgabetasunagatik aurrera eraman gabeko dibertsifikazio edo lehiakortasuna hobetzeko egitasmoak dauzkaten enpresak izango genituzke; HAZILANek egitasmo hauek aurrera eramateko formula ezberdinak eskaini ahal izango dizkie.

    Aukeratuak diren gazteek hasiera batean 80 ordutako formakuntza praktiko bat jasoko dute gaitasun pertsonal zein profesionaletan, ondoren beraien ibilbidea jarraituko dutelarik eskura jarriko zaizkien baliabide ezberdinen bidez; negozio bat martxan jartzen lagunduaz, enpresa batean praktikaldi bat beteaz, enpresa erreal batean proiektu zehatz bat garatuaz, prestakuntza zehatz bat burutuaz edo norberaren auto-hautagaitza prozesua planifikatuz teknikarien laguntza pertsonalizatuarekin.

    Julen Mendoza Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziaren Lehendakariaren hitzetan, “Hazilanek, gaitasunen eskuratzea lan arloan eskarmentu zehatza eskuratzea edo enpresek garatu nahi dituzten egitasmoak burutzea uztartzen ditu”.

    Zalantzarik gabe anbizio handiko proiektu berritzaile bat da eskualdeko alkateek beraien konfiantza ipini dutena.

    Informazioa eta izen ematea

    Oarsoaldeak interesa duten pertsonentzat saio informatiboak antolatuko ditu, bertan programaren xehetasunak azalduko direlarik eta sor daitezken dudak argituko direlarik. Saio hauek otsailaren 22tik 26ra ospatuko dira Oarsoaldeak Pasaian dituen bulegoetan, Euskadi Etorbidea, Merkatuaren Eraikina. Parte hartzeko interesa duten pertsonek, aldez aurretik Oarsoaldea elkartera deitu beharko dute.

    Izen emateko epea, gaurtik martxoaren 2ra bitartekoa izango da, ondoren inskribatutako guztiekin aukeraketa prozesu bat egingo delarik elkarrizketa baten eta Curriculum Vitearen balorazioaren bidez.

    Animatu eta eman izena!

    Plaza mugatuak

    Kontaktua: 943 404101 / olibet@oarsoaldea.eus

    GAZTEENTZAT INFORMAZIOA

    ENPRESENTZAT INFORMAZIOA

     

    • Eusko Jaurlaritzak onarturiko egitasmoa da, Europako Gizarte Funtsak %50ean diruz laguntzen duena, eta Garapenek kudeatuko duena.
    • Guztira 20 garapen agentziek parte hartuko dute. Oarsoaldean Eskualdeko Garapen Agentziak kudeatuko du.
    • Egitasmoaren aurrekontu totala 6.000.000 eurokoa izango da. Oarsoaldeakoa 300.000 euro ingurukoa.
    • Egitasmoaren helburua 2016-2020 urteetan 5.000 gazte bere lan txertatze prozesuan laguntzea izango da eta horietarik %55a emakumezkoak izango dira.
    • 5 urtetako iraupena izango du, urtez urteko deialdi bidez.

    Programari buruzko informazio gehiago: hazilan.eus


    Oarsoaldea