Aste Santurako Planak

 

No tenemos que irnos muy lejos en Semana Santa si queremos desconectar y aprovechar al máximo estos días festivos. En Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia, muy cerca de Donostia-San Sebastián, os proponemos unos planes muy diferentes a lo que podríais imaginar: talleres de conservas, viajes en Tren y visita a una mina, paseos en barco y mucho más, sin olvidar la variada oferta gastronómica de la zona.  

 

banner aste santua 2016 eusk

 

Oporrak hasteko, Aste Santu aurreko larunbatean, hilaren 19an, Oiartzunen Euskal Jaia ospatuko da. Goizeko 11:30etatik aurrera musika, euskal dantzak, herri kirolak etab. izango ditugu ikusgai. Egun berean arratsaldez, Pasaian, Albaola Itsas Kultur Faktoriak haurrentzako eskulan tailer bat antolatu du. Bertan, etxeko txikienek kortxozko txalupak egiteko aukera izango dute (izen-ematea 943 392 426). Aitzakia ona izango da bertan San Juan Baleontziaren zuzeneko eraikuntza ikusteko. Bestalde, martxoaren 20a arte eta Pasaian bertan Mater itsasontzi-museoaren bisitan 2x1 eskaintza daukagu, iparraldeko hegaluze aperitiboa barne.

Soinueneak, Herri musikaren txokoak, hilaren 23rako jarduera berezi bat antolatu du: Oiartzungo Doneztebe elizaren kanpandorrera bisita. Izen-ematea beharrezkoa da, museoaren telefono zenbakian: 943 493 578.

Aste Santuan sarturik, martxoaren 24 eta 28 egunen artean, Mater itsasontzi-museoak hainbat jarduera antolatu ditu: osteguna 24ean, Pasaiako itsasargiak bisita; ostirala 25ean Pasai Donibane eta Pasai San Pedroren hirigune historikoei bisita; larunbata 26an Pasaiako Portutik itsasontzian ateraldia “Itsaslabarren Ibilbidea” eginez; eta bukatzeko 27an, eta 28an, Mater itsasontzian tailerrak: “Artisau Kontserbak” eta “Marinela egun batez”. Hau guztiaz gain martxoaren 24tik apirilak 3a arte egunero bisita gidatuak egingo dituzte Mater ontzian ere. Jarduera hauek guztiak 12etan hasiko dira eta aurretik erreserbak egitea beharrezkoa izango da telefono honetan: 619 815 225.

Arrakasta handia izan ohi duen beste plan bat Pasaiako badian zehar itsasontzian egiten diren bidaiak dira. Aurten ere 13:00etan eta 17:30ean eskainiko dira, Aste Santuko egun guztietan. Txangoek 50 minutuko iraupena dute eta Pasaiako badia zeharkatzen dute, portuko instalazioetatik eta Pasai Donibane eta Pasai San Pedroko hirigune historikoetatik igaroz, badiako ahotik atera eta Jaizkibel eta Ulia mendiak ikusteko aukera eskainiz. Etxeko txikienekin egiteko plan ezin hobea da. Txartelak Pasaiako Turismo Bulegoan eskuratu ahal izango dira (943 341 556).

Pasaiako Aste Santuko ikurra Ostiral Santu arratsaldean, Donibane kalean ematen da. Ehortze Santuaren prozesioaren bitartez, kale hau argizari eta olio-lanparekin argitzen da eta etxeek sortzen dituzten tunelek aingeruak hegalak kentzea eta pausuen makurtze beharra sortzen du. 

Astelehenean, hilaren 28an,  Oiartzunen duzue plan konpletoa: Tren Berdea eta Arditurriko meategiei bisita. Trena, Pagoaldeko poligonotik aterako da eta, Aiako Harriko Parke Naturalean sartuz, Arditurriko meategira bidea egingo du. Bisita egin ahal izateko aurretik izena eman behar da telefono hauetan: 943 495 069 edo 943 494 521. Arditurriko meategia Aste Santuko egun guztietan irekita egongo da gainera.

Bukatzeko, asteazkena hilaren 30ean hots-jostailuak egiteko haurrentzako tailer bat antolatu du Oiartzungo Soinuenea museoak, arratsaldeko 17:00etan.

Plan hauek guztiak osatu ditzakezu Lezoko herria bisitatuz. Hirigune historikoan XVI. mendeko oinetxeak ikus daitezke eta baita Santo Kristo Basilika ere, bere kristo bizargabearen irudi ospetsuarekin. Natura gogoko duenenentzat, aukera ona da orain dela gutxi seinaleztatu duten ibilbideren bat egitea. Herriko kiroldegian dute hasiera puntua.

Errenterian, ondare kultural izendapena duen Erdi Aroko hirigune historikoa bisitatu ondoren, San Marko mendira igo gaitezke. Hemen, gailurrean, mendiaren izen bereko gotorlekua aurkitzen da eta begiratokira igo gaitezke inguruan bisitatu dugun guztia begiztatzeko.  

Egun hauei probetxua ateratzeko, ekintza hauei guztiei eta askoz gehiagori buruz, urte oso osoan zabalik dauden Pasaia eta Errenteriako Turismo Bulegoetan informazioa eskatu ahal izango duzue. Gainera Aste Santuko egun hauetan ordutegia zabalduko dute:  9etatik 14etara eta 16etatik 19etara. Oiartzunen ere, Aialde Kaleko 2. zenbakian, Turismo bulegoak bere ateak zabalik izango ditu Aste Santuan eta Pazko astean.

 

Errenteriako Turismo Bulegoa

Madalen, 3.

943 494 521 – turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus  /  Oarsoaldea Turismoa /  @OarsoTurismoa


Oarsoaldea