ZURE ENPRESA EUROHIRIAN SORTU NAHI DUZU?

La Agencia de Desarrollo Comarcal Oarsoaldea participará en un encuentro transfronterizo para personas emprendedoras que tendrá lugar el próximo 27 de abril en Hendaia.

Ekintzailea, gure gizartearen eraldaketaren motore bat da. Iniziatiba duten pertsonak behar ditu gizarteak, berrikuntza, aldaketa, aurrerapena, enplegua eta aberastasun ekonomiko zein soziala sortzeko gai izango direnak. Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentzia eta esparru horretan lanean ari diren gainerako erakundeak jakitun gara egoerarekin eta laguntza ematen ahalegintzen gara.

enprsa eurohiria

 

Donostia-Baiona Eurohirian duen kokagune estrategikoak, mugaz gaindiko izaera duten proiektuei bultzada eta babesa ematea ahalbidetzen dio Oarsoaldeari.

Lurralde honetan elkarlanean ari garen erakundeen artean, ekintzaileentzat mugaz gaindiko topaketa bat antolatu dugu. Enpresen sorkuntzan espezializatuta dauden erakundeak izango dira lurralde honetan kokatu nahi duten ekintzaileei informazioa eta babesa eskainiz.

 

Oarsoaldearen presidentea den Julen Mendozaren hitzetan, apirilaren 27an Hendaian burutuko den mugaz gaindiko ekintzailetasunaren topaketa honetan parte hartuko du gure eskualdeko Garapen Agentziak. Helburua, mugaz gaindiko harremanak eta ekintzailetasuna sustatzea da eta baita, ekiteko lurralde gisa,  Oarsoaldearen irudia zabaltzea ere.

Topaketa honetan, Garapen Agentziak eskualdean ekintzaileei laguntzeko dituen sistema, espazioak eta zerbitzuak ezagutzera emango ditu eta gure eskualdean ezartzeko interesa duten ekintzaileen galdera eta zalantzei erantzuteko aukera izango du.

Merkatu berriei buruzko informazioa nahi duten gure eskualdeko ekintzaile eta enpresek ere bertaratzeko parada izango dute.

Jardunaldiari buruzko informazio gehiago behar izanez gero, programa, parte-hartzaileak eta izen-emateak webgune honetan daude eskuragarri www.oarsoaldea.eus


Oarsoaldea