IBILBIDE GIDATUAK NATUR GUNEETAN

ibilbide gidatuak naturan 

Es el verde, sin ninguna duda, el color predominante de nuestra comarca. Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia están repletos de zonas naturales que tiñen el paisaje de este color.

ibilbide gidatuak naturan

 

Ulia eta Jaizkibel mendiak, San Marko ingurunea, Lau Haizeta parkea edo Aiako Harria Parke Naturala dira beste hainbaten artean Oarsoaldea osatzen dituzten natur guneak. Guzti hauek sakonki ezagutzeko ba al da era hoberik gida profesionalekin baino? Gure eskualdean eskaintza zabala daukagu natur ibilbide gidatuei dagokionez.

Listorreta-Barrengoloia (Errenteria)

 

Udako hilabeteetan Aiako Harria parke naturala eta honen natur ondasun eta etnografiko aberatsa ezagutarazteko Listorreta- Barrengoloiako jolasgunean ibilbide gidatuak eskaintzen dira. Txoko honek gordetzen dituen sekretu guztiak ezagutu ahal izango ditugu bisita ezberdinak eginez gida baten eskutik. Ibilbide guztiak goizeko 10:00etan hasten dira eta 2€ balio dute.

 

o   Añarbeko baso erreserba

 

Ibilbide hau Idoian (Susperregi) hasiko dugu, eta paisaia ire­kiak preziatzeko aukeraz gaiz, Malba­zarko eta Pagosardeko hezeguneetan aurki daitekeen fauna eta honen berezi­tasunak ezagutuko ditugu. Ibilbideak Pagadi ederretan barneratuko gaitu eta baso kudeaketarekin erlazionatu­riko hainbat jokabide ikusteko aukera izango dugu. Ibilbide honek 4 orduko iraupena du eta abuztuaren 15ean eta irailaren 3an eskainiko da.

o   Aizpitarteko haitzuloetako aztarna paleolitikoak

 

Ibilbide honetan denboran zehar bidaiatuko dugu bertako faunaz gain, gure arbasoen bizimodua ezagutzeko ere aukera izango baitugu. Izan ere, Euskal Herrian aurkitutako Goi Paleolitikoko (30.000 urte) lehen giza aztarnategian barneratuko gara. Bertan, errinozeronte eta hartzaren aztarna fosilak edo eta garai hartako gizakiek erabilitako harrizko aizkorak edo lantzak aurkituak izan dira. Guzti hau gutxi ez balitz, tokiak gaur egun daukan garrantziaz  ohartzeko aukera ere izango dugu, haitzulo hauetan aurki daitekeen fauna dela eta. Bisita honek ordu eta erdi irauten du eta abuztuaren 14, 20 eta irailaren 11n egin ahal izango dugu.

o   Lau Haizeta Parkea eta Monumentu Megalitikoak

 

600 ha-ko natur gune babestu honek erdi mailako mendi eremu bat barneratzen du Donostia, Astigarraga eta Errenteriako lurretan barrena. Bisita gidatua egiteko aukera izango dugu kultur eta natur paisai honetan zehar XIX. mendeko San Marko eta Txoritokietako gotorleku militarrak, Txoritokietako estazio megalitikoa, aitzinako amezti basoak edota basa anfibioak bizi diren putzuak ezagutu ahal izateko.  Ibilbide honek 3 orduko iraupena du eta abuztuaren 6an eta 28an eskainiko da. Hauen prezioa ere 2€koa da.

 

Kostaldeko ibilbideak

 

Jaizkibel eta Uliako itsaslabarrak Garrantzi Komunitarioko Leku (GKL) bezala izendatuta daude. Itsasertz hau paisaia-eremu, eremu ekologiko eta eremu geologiko jarraitua da, Uliako badiaren ekialdetik (Monpaseko puntatik) Hondarribiako Praileen itsasadarreraino (Asturiaga).

Mater Museoak kostalde honetatik zehar ibilbide desberdinak egiteko aukera eskaintze digu udara honetan zehar. Hainbat irteera antolatu dituzte Jaizkibelgo itsasertzetik datozen abuztuaren 28 eta irailaren 9rako. Hiru ordu eta erdiko iraupena du ibilbideak eta 9€tan eskainiko da helduentzat eta 7€tan haurrentzat.

Informazio gehiago eta erreserbak:

Errenteriako Turismo Bulegoa - 943 494 521 - turismoa@oarsoaldea.eus

www.oarsoaldeaturismoa.eus


Oarsoaldea