ZATOZ EUSKALTEGIRA! EMAN IZENA!

 

Los ayuntamientos y euskaltegis de la comarca de Oarsoaldea han ofrecido una rueda de prensa en San Marcos para dar comienzo a la campaña de matriculación de los euskaltegis de cara al curso 2016-2017.

 

Errenteriako eta Pasaiako Udal Euskaltegiek eta AEKren lau euskaltegiek matrikulazio kanpaina bateratua egingo dute udalekin batera. Helburua, herritarrek euskara ikasteko edo dakitena hobetzeko euskaltegietan izena ematea da.

zatozweb

Prentsa agerraldian eskualdeko ordezkari politikoak izan dira: Garazi Lopez de Etxezarreta, Errenteriatik; Jesus Maria Martiarena, Lezotik eta Ioritz Aizpuru, Oiartzundik. Haiekin batera, Oarsoaldeko AEKren zuzendari Borja Arbelaitz, Errenteriako Udal Euskaltegiaren zuzendari Ane Amondarain eta Pasaiako Udal Euskaltegiaren zuzendari Izaskun Sagastume.

                                                                          euskaltegi-2-2016

ZATOZ! Izeneko kanpainaren irudi koloretsua aurkeztu dute. Beren esanetan, positibotasunez jantzi nahi du eginkizun berri batean buru belarri murgiltzeko une kritiko hori, 1, 2 eta 3 zenbaketaren bidez adierazi ohi dena.

Eskuek, enfasia emateaz gain (hitzik gabeko komunikazioaren gakoa), borondatea ere adierazten dute (zure esku dago), eta euskaltegietara etortzeko deiarekin “ZATOZ!”, bat egiten dutela adierazi dute.

                                                                      euskaltegi-3-2016
                                                     

Jakinarazi dutenez, irailaren 12tik 25era, gure lau herrietako kaleetan barrena, aipatu leloarekin eta irudi koloretsuarekin apaindutako hiru gurpileko txirrinda edo txita ibiliko da informazio orriak banatzen. Errenterian irailaren 12an, 13an, 14an, 15ean, 19an, 23an, 24an eta 25ean ibiliko da. Lezon 13an, 14an eta 18an. Oiartzunen 21ean, 22an eta 23an, eta Pasaian, 13an, 14an, 16an, 17an eta 20an.

                                                    euskaltegi 1 2016

Eskualdeko 6 euskaltegietan, nork bere asmo, helburu eta beharrei egokituriko eskaintza aurkituko duela nabarmendu dute euskaltegietako ordezkariek. Aipatu euskaltegiek, euskara ikasteko edota bakoitzak duen maila hobetzeko, eskaintza oso zabala dutela azaldu dute, bai mailei, bai ordutegiei dagokienez ere.

Azkenik, lau udalek euskara ikasteko matrikula kostearen %80 eta %100 bitarteko diru laguntzak ematen dituztela gogorarazi dute agerraldian eta horien inguruko informazio zehatza udaletxeko euskara zerbitzuetan edo euskaltegietan galdetzeko esan dute.

Beraz, irailaren 1etik 30era, hurbilen duten edota egokien iruditzen zaien euskaltegian izena ematera animatu dituzte eskualdeko herritarrak. Ildo honetatik, Errenteriako udal euskaltegiak 2 egunetan zehar, irailak 10 eta 17, 09:00etatik 12:00etara, ate irekiak egingo dituzte euskaltegia ezagutu eta bertako funtzionamendua bertatik bertara ezagutu nahi duenarentzat.

Oarsoaldeko euskaltegietan zure beharrei egokituriko ikastaroa aurkituko duzu; Euskaraz ez dakienak, izan bertako ala etorri berri, hutsetik hasita, euskara ikasteko, euskaraz idazten eta irakurtzen moldatzeko adina ikasteko, gure familietan ohiko hizkuntza euskara izan dadin laguntzeko, denda, taberna edo jatetxeko bezeroekin euskaraz aritzeko moduan ikasteko, hizkuntza eskakizunak nahiz EGA azterketa prestatzeko…

Ikusi prentsaurrekoaren bideoa


Oarsoaldea