SORTZAILEEN MUGIKORTASUNERAKO PROGRAMA JARRIKO DA MARTXAN EUROESKUALDEAN

 

La primera convocatoria será en octubre, donde se seleccionarán 8 creadores

 

Euskadiko eta Akitaniako 24 gazte sortzaileri zuzendutako mugikortasun programa honek, Euroeskualdean sorkuntza ekosistema bat garatzen laguntzea du xede. Programa honen helburua sortzaileei ahalik eta arreta handiena eskaini ahal izatea da eta, beraiekin, sareak ehundu, ideiak konektatu eta beste eskualdeko sorkuntza ekosistemen arteko sinergiak ahalbidetuko diren topalekuak partekatzea, betiere Euroeskualdeko sorkuntza ekosistema indartzeko asmoarekin.

mugirkotasun programa 2016

Zertan datza?

Euroeskualdean gazte sortzaileen arteko mugikortasun programa bat abian jartzean datza. Programa honen bidez, 2/3 egunetako egonaldiak eta beren jardunerako interesgarriak izan daitezkeen sorkuntza-ekintzailetza sustatzen duten espazioetara bisitak eskainiko zaizkie sortzaileei. Honez gain, sortzaileen proiektuak hobetzeko lanabesak eskuratu, sormena eta berrikuntza freskatu eta ideiak garatzeko inspirazioa elikatu nahiko litzateke Akitanian zein Euskadin.

Nork jaso dezake?

Programa honen onuradunak Akitanian edo Euskadin* erroldatuta dauden eta erakundeetako egoitzetan 3 eguneko egonaldia egiteko prest dauden pertsona sortzaileak (fisikoak edo juridikoak) izan daitezke, 40 urtetik beherakoak nagusiki.

Eskatzaileek enpresa proiektu bat edo sorkuntza-ekintzailetza egitasmo bat abian izan behar dute ondorengo diziplinetako batean oinarritua eta deialdi bakoitzeko eskaera bakarra egiteko aukera izango dute:

-          Arte bisualak, ikus-entzunezkoak, diseinua, arte grafikoak, teknologia berriak, arkitektura, artisautza, moda eta bitxigintza.

*Euskadin bazkide diren udalerriak:

-          Bizkaia: Getxo, Barakaldo.

-          Gipuzkoa: Errenteria, Lezo, Pasaia, Oiartzun, Lasarte-Oria, Usurbil, Astigarraga, Urnieta, Andoain, Hernani, Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku, Soraluze.

Informazio interesgarria

Hiru deialdi antolatu dira hautaketarako: Urrian (2016), urtarrilean (2017) eta apirilean (2017).

-          Lehen deialdian izen-emateko epea: 2016ko urriaren 20a.

-          Deialdi bakoitzeko pertsona hautatuak: 8 sortzaile.

-          Hautaketa irizpideak:

  1. Oraingo proiektuaren originaltasuna eta/edo izaera berritzailea, eta trukaketa burutuko den lekuko diziplinekin hobeto egokitzen direnak (50 puntu).
  2. Eskatzailearen curriculuma edo ibilbidea (30 puntu).
  3. Proiektuaren egokitzapena bitartekoekin eta garatzen den testuinguruarekin (20 puntu).

-          Ikusi hemen Programaren oinarriak.

-          Eskaerak on-line aurkezteko deialdia Bitamine-n: Izen-emateko webgunea.

-          Kontsultak egiteko:

  1. E-maila: faktoria@bitamine.net
  2. Telefonoa: 943 62 52 02.

 

Egitasmo hau Garapen - Garapen Agentzien Euskal Elkarteak jarri du martxan, 5 Garapen Agentzien bidez - Debegesa, Buruntzaldea-Beterri, Getxolan, Inguralde eta Oarsoaldea-, eta Bitamine Faktoriarekin (bertako nahiz nazioarteko diziplinarteko artisten proiektuak garatzeko mugaz gaindiko espazioa da, eta bertan berrikuntza, sormena eta esperimentazioa baloratzen dira), eta Fabrique Polarekin lankidetzan (Bordelen kokatua, bertan hainbat ekoizpen polo biltzen dira, baita artisten eta kulturaren difusiorako guneak nahiz bizitza guneak ere).

sortzaileen mugikor copia

 


Oarsoaldea