Abenduaren 20an ETXEKO-LAN egitasmoa ezagutzera eman eta hiritarren iritziak jasotzeko bilera Errenterian

¿Estás buscando trabajo?

¿Quieres ayudar a  las personas que no tienen tiempo para realizar las tareas de casa y a la vez, te gustaría trabajar en este tipo de empleo?

Entonces, te gustara el proyecto ETXEKO-LAN.

 

banner-etxeko-lan

ETXEKO-LAN izeneko zerbitzua abian jarri dute Errenteriako udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak Lanbide eta gainontzeko eskualdeko udalekin elkarlanean.

ETXEKO-LAN egitasmoaren helburua, etxeko-lanetan edo zaintzan lan egiten duten pertsonen gaitasunak hobetu, horrelako lanetan jardun nahi dutenentzat lan eskaintzetan parte hartzeko lan poltsa zerbitzua eta prestakuntza eta kontratazioaren inguruko informazioa eta aholkularitza ere eskainiko da zerbitzuaren bidez.

Horrez gain, beraien etxeko lanak egiteko (garbiketak, zaintza, eta abar) laguntza behar duten familiei informazioa eta aholkularitza zerbitzua eskaintzea da; pertsona bat kontratatu behar denean jarraitu behar diren pausuak argitu,  lan eskaintzen kudeaketa eta hautaketa prozesuan laguntza.

Egitasmoaren nondik norakoak ezagutzera emateko eta zuen iritziak jasotzeko, datorren abenduaren 20an, arratsaldeko 18:00etan, Merkatuzarren (Errenteria) bilera bat egingo dugu.

ZATOZ ETA EZAGUTU ZERTAN LAGUN ZAITZAKEGUN!!  

*Era guztietara, bilerara ezin baduzu gerturatu, etxeko-lan egitasmoan parte hartzeko, Oarsoaldeko Olibeteko bulegoetara jo beharko zenuke (Olibet 6, etxabea), ordutegi honetan: Al.-Ol. 8.30 – 14.30 edo telefonoz (943 510 200) eta emailez: olibet@oarsoaldea.eus.

 

 

 

Zer eskaintzen diegu zaintzarako edo etxeko-lanetan laguntza behar duten familiei

 

Zer eskaintzen diegu pertsonen zaintzan edo etxeko-lanetan laguntzen lan egin nahi duten pertsonei

 

ETXEKO-LAN KARTELA

 

logoak etxeko lan

 

 


Oarsoaldea