“LIBRE” IZENEKO ESKETXAK IRABAZI DU AURTENGO MOTXIAN EBY LEHIAKETA

El viernes celebraron en el centro Koldo Mitxelena de Errenteria el acto de entrega de premios del concurso Motxian Eby organizado por la Comisión de Euskera de Oarsoaldea y los Servicios de Euskera municipales de Buruntzaldea.

motxian 2016

Sari-emate festa arratsaldeko 18:00etan hasi zen eskualdeko lau herrietako Kuadrillategiko gazteak Errenteriako Biteriko plaza estalira iritsi zirenean. Iritsi bezain pronto jolastokia apaindu zuten eurek egindako muralekin eta kartelekin.

motxian eby 2016 2

motxian eby 2016 3

Segidan sari-emate ekitaldia egin zen, herrietako irabazleetatik hasiz. Errenteriako esketxik onena “Ivanblue” izan zen, Lezokoa “Frozen abestis“, Oiartzungoa “Zer gertatzen da?“ eta Pasaiakoa “Eminiminiren arratsaldeak. Horren ondotik, sari nagusiak banatu ziren. Hala, bigarren saria, internauten bozkek erabakitakoa, “Oihan Mega“ esketxarentzat izan zen eta epaimahaiak emandako sari nagusia, berriz, “Libre“ izeneko esketxarentzat

motxian eby 2016 5

motxian eby 2016 7

Pozik hartu zituzten sariak gazteek. Buruntzaldeko esketx irabazlea eta bigarren saria jaso duena ere ikusi zituzten besteekin batera ekitaldian jarritako pantaila erraldoian.

motxianebysariduna2016

motxian eby 2016 6

Sariak banatu eta esketxak ikusi ostean, txokolate-jatea egin zuten bildutako guztiek. Azkenik, gaueko 21:00ak aldera arte luzatu zen festa Gantxegi DJarekin.

motxian eby 2016 8

Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak eta Oiartzungo alkateak adierazi duenez, hirugarren urtez antolatu da Motxian Eby Esketx Lehiaketa gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko xedez. Aurten guztira 44 esketx aurkeztu dira eta esketxak ikusgai dituzue www.motxianeby.eus gunean.

Ikusi sari banaketako argazkiak.

Ikusi sari banaketako laburpen bideoa. 

 

motxian eby 2016 4

 

 

 


Oarsoaldea