Errenteriako Udalak, Ekitera eta Ekitera Plus diru-laguntzen bigarren deialdia argitaratu du

La finalidad es estimular la actividad económica y el empleo y proporcionar una base para la transformación de la villa

banner-ekitera2016-euskur

 

Errenteriako Udalak bi diru-laguntza lerro argitaratu ditu bigarren urtez, jarduera ekonomikoa eta ekintzailetza sustatzeko. Enpresa berriak martxan jartzea, belaunaldien arteko jarraipena eta proiektu berrien sustapenean eragin nahi du. Jarduera-lerro hauek, ondoko elementuak dituzte oinarri:

  • Errenteriako eta hirigune historikoa, jarduera ekonomiko berriak egiteko aukera gisa.
  • Ekonomia soziala eta kolaboratiboaren baloreak sustatzea.
  • Plan estrategikoaren arabera Errenteriarako estrategikoak diren sektoreen garapena eta sendotzea.
  • Berrikuntza, enpresa ehunaren sendotze-tresna eta bultzatu nahi diren sektore ekonomikoen eragile gisa.
  • Jarduera eta proiektu berrien sustapena, enplegua sortzeko.

Hauek dira arestian aipatutako bi laguntza programak:

  • Ekitera programa. 30.000 euroz hornitua, Errenterian enpresak sortzeko eta belaunaldien arteko jarraipena ziurtatzeko, enpresen sorrera diruz lagunduta.
  • Ekitera Plus programa. 40.000 euroz hornitua, Errenterian proiektu berritzaileak sustatu eta garatzeko, berezitasun hauek dituzten proiektuentzat diru-laguntzak eskainiz.

 

Eskaerak egiteko epea 2017ko urtarrilaren 26a da eta eskaerak Oarsoaldea Garapen Agentziak Errenterian duen bulegora eraman behar dira: Torrekua Eraikina (Jautarkol plaza). Informazio gehiago behar izanez gero: 943.494.129 (Enpresa Txikiei Laguntza Saila).

 

Oinarriak, eranskinak eta eskaera-orria eskuratzeko irakurri hemen.


Oarsoaldea