LOREGINTZA TAILERRA TORREKUAN

La Agencia de Desarrollo Oarsoaldea e Idoia Lizeaga Iturralde, joyera y florista, dentro del programa de actividades del proyecto Habian! han organizado un taller de arte floral el día 1 de marzo a las 18:00 en Torrekua. Las personas participantes tendrán la oportunidad de aprender a hacer un “Kokedama” (bola de musgo), elemento decorativo que después de realizado podrán llevarse a casa.

Martxoaren 1ean loregintza tailerra burutuko da Errenteriako Torrekua eraikinean 18:00etan hasita eta bi ordu eta erdiko iraupena izango du. Tailerra, Idoia Lizeaga Iturralde artistak gidatuko du. Idoia, beste bost bitxigilerekin batera, Habian! Fabrika Kreaktiboa programaren bidez Torrekua eraikinean lanean ari da egun.

 

Florista profesional gisa bide luzea egin, Land Art instalazioetan (Girona temps de flors, besteak beste) parte hartu eta Escola D’Art Floral de Catalunyan irakasle aritu eta gero, Euskal Herrira itzultzearekin batera, ibilbide berria hasi du Idoia Lizeaga Iturraldek Zizurkilgo Fraisoro Nekazaritza Eskolan, ekitaldien koordinazioaz arduratuz eta ikastaroak emanez Fraisoron bertan eta  Gipuzkoako Merkataritza Federazioan bazkide diren lore-saltzaileei (Donostiako Bulevard-eko kioskoaren dekorazioa; Lorearen eta Landarearen Merkatuaren baitan Tolosako San Francisco pasealekuan zintzilikako dekorazioa). Idoia bitxigilea da, natura da bere inspirazio iturri eta loregintza artearekin naturarekin lotura bilatzen du, eta zergatik ez, soinean eraman.

 

Ikastaroak burutzen ditu sektoreko profesional zein afizionatuentzat (Zinemaldia, Lur Kolektiboarekin; “Sagaruzta” eta “Maiatza loretan” Sagardun, Astigarragako Sagardoaren Museoaren eskutik).

http://www.idoializeaga.com/100-natural/

http://www.idoializeaga.com/category/proyectos/

 

Martxoaren 1ean Torrekuan egingo den tailerrean, parte-hartzaileak “kokedama” (goroldio-bola) egiteko teknika, materialak eta egiteko modua ezagutzeko aukera izango du. Goroldioan bildutako landarea izango da, zintzilik jartzeko prestatua. Hasteko materialak aztertu eta lurra prestatutako da, gero buztinezko azala prestatuko da eta goroldioa lotuko zaio landareari, eta bukatzeko, eusteko sistema prestatuko da.

Tailerra ezaguerarik ez duten helduentzat zuzendua dago (edo 12 urtetik gorakoentzat) eta gehienez 12 parte-hartzaile izango dira. Kobratuko den prezioa 30 eurokoa izango da laguneko.

 

Julen Mendoza Errenteriako alkatearen esanetan “Habian! proiektuaren bidez Errenteria eta Oarsoaldeko ekonomia eraldatu nahi da, sorkuntzan eta elkarlanean oinarritutako eredu batean bihurtzeko”. Horretarako bi haztegi jarri dira martxan: Habian! Fabrika Kreaktiboa eta Habian! Teknologia Kreaktiboa. Teknologia berrietan, artisautzan edo bestelako ofizio sortzaileetan oinarritutako proiektuekin datozen ekintzaileei laguntza zerbitzua eta jarduera bertan garatzeko espazioa eskaintzen zaizkie. Tailer honen bidez, arte diziplina hau herritarrarengana gerturatu nahi da, beraiek sortutako dekorazio elementu bat etxera eramateko aukera emanez.

 

Erreserba eta izena emateko epea

Izena emateko lehenengo erreserba egin behar da habianfabrika@oarsoaldea.eus helbidera idatziz eta epea otsailaren 28an bukatuko da edo tailerraren 12 tokiak betetzen direnean, inskripzio ordena errespetatuz. Zalantzarik izanez gero, 943 49 41 29 telefonora dei daiteke.

Loreak maite badituzu edo haiekin lan egiteko abilezia zenbaterainokoa den ikusi nahi baduzu aukera aparta duzu, ez pasatzen utzi!

 

loregintza tailerra

 


Oarsoaldea