#HABIAN KREAKTIBOAK, “OHITURA SORTZAILEAK” METODOLOGIARI BURUZKO JARDUNALDIA ANTOLATU DU

¿Quieres ser una empresa innovadora?. Inscríbete en la jornada.

Hurrengo uztailaren 3an, goizeko 9:30ean, Oiartzungo Oarsoaldea Garapen Agentziaren instalazioetan, “ohitura sortzaileak” metodologia ezagutzeko jardunaldia antolatuko da. Enpresek bilakatu eta ingurune, teknologia nahiz, orokorrean, merkatu berrietara moldatzeko, neurri handian barne portaerari erreparatu behar diote. Enpresa aldatu nahi badugu, ohitura berrietan oinarritutako kultura berriztatzailea sustatu behar da. Aldaketa ahalmenak ohitura berrietatik sortu behar du. Sortzailea izatea arduraldi osoko lana da eta errutina espezifikoak ditu egunero.

 

Jardunaldia beren erakundeetan portaera sortzaile eta berriztatzailea garatu nahi duten pertsona profesional eta enpresa interesdunentzat da. Jardunaldiak “ohitura sortzaileak” metodologiari hurbiltzea izango du helburu, Euskadiko Lanbide Heziketako zentroetan eta Tknikan (Euskal Autonomia Erkidegoan LHaren ikerketa eta berrikuntza aplikaturako zentroa) arrakastaz ezarri baita.

Gainera, enpresek, nahi izanez gero, esperientzia pilotuaren bitartez esperimentatzeko aukera izango dute. Nolanahi ere, gure eskualdeko enpresa talde batean aplikatuko da Habian! Kreaktiboak proiektuaren barruan. Aipatu proiektua Oarsoaldeak sustatzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekarako Sailaren laguntzaz eta ekonomia eta lurralde garapenean ekonomia sortzailearen nahiz sormenaren zeregina garatzea du helburu. Ildo horri eutsiz, garapen eta eraldaketa eragile modura sormena azpimarratzen du.

José Ángel Sánchez Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariaren esanetan, Oarsoaldeko udalerriek gure eskualdeko ekonomia eraldatu nahi dugu, sormenean, berrikuntzan eta lankidetzan oinarritutako eredu bihurtzeko. Horregatik, mintegira bertaratzera eta Habian! kreaktiboak proiektuaren barruan metodologiaren esperimentazioan parte hartzera animatu die berriztatzaileak izan nahi duten enpresa guztiei. Mintegian xehetasun handiagoaz ezagutuko da metodologia eta Oarsoaldean esperientzia pilotuan nola parte hartu, zure enpresan aplikatu ahal izateko.

HABIAN! kreaktiboak proiektuaren barruan “ohitura sortzaileak” metodologiari buruzko jardunaldia hurrengo asteartean, uztailaren 3an, goizeko 9:30-12.30 bitartean, egingo da Oiartzungo Oarsoaldea Garapen Agentziaren bulegoetan (Mamut bulegoen eraikina, bigarren solairua).

 

Parte hartu nahi baduzu, izen-ematea bete behar duzu hemen edo jarri harremanetan hurrengo telefono zenbakira deituta: 943 49 41 29 edo bidali posta elektronikoa honako helbidera: komunikazioa@oarsoaldea.eus

 

 

 

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN

 

ohitura sortzaileak mintegia irudia

 

 

 


Oarsoaldea