Hartu trena Arditurrira eta gozatu meategiaz!

Este verano vamos a tener una oportunidad excepcional en Oiartzun. Los días 1, 8, 22 y 29 de agosto podrás coger el Tren Verde para ir por la Vía Verde hasta el Coto Minero de Arditurri.

 

tren-berdeaop

Goizeko 10:15ean eta arratsaldeko 16:15ean aterako da trena Doneztebe plazatik, eta paisaia zoragarriez gozaraziko digun 45 minutu inguruko ibilbide atsegina egin ondoren, Aiako Harria Parke Naturalaren bihotzean egingo du trenak geldialdia.

Behin bertara iritsita, ausartenek Arditurriko meategira sartzeko aukera izango dute, eskaintzen diren bi bisita gidatuetako bat eginaz: Oinarrizko bisita edo Sakoneko bisita. Oinarrizkoa, goizean zein arratsaldean eskainiko da. Sakonekoa aldiz, goizeko txandan bakarrik egin ahal izango da.

 

arditurri-abuzt1

 

Trenean ibili baina meategira sartu nahi ez dutenek ere badute gozatzeko aukera. Behin ingurune zoragarri hartara iritsita, inguruan ibilalditxo bat egin edota zuhaitz baten gerizpean eserita ogitarteko bat jateko atsedena har dezakete itzultzeko ordua iritsi arte.

Itzulera ordua 12:30ean izango da goizean eta 18:00etan arratsaldean.

Oinarrizko bisitak 8.65€ balio du (5.60€  5-12 urte artekoentzat edo 65 urtetik gorakoentzat). 5 urtetik beherakoak doan dute sarrera. Sakoneko bisitaren prezioa aldiz, 9.80€ da (7.80€  5-12 urte artekoentzat edo 65 urtetik gorakoentzat). Bi kasuetan, Trenean bidaia prezioaren barne dago.

Meategia bisitatu gabe trenean joan etorria egin nahi duenak 3€ ordaindu beharko du (2€ 5-12 urte artekoentzat edo 65 urtetik gorakoentzat). 5 urtetik beherakoak doan.

Ez galdu aukera eta hartu trena Arditurrira!

 

www.oarsoaldeaturismoa.eus

 


Oarsoaldea