BERPIZTU EKITERA LAGUNTZAK ESTABLEZIMENDU BAT IREKITZEAGATIK EDO ENPRESA-ONDORENGOTZA EDUKI IZANAGATIK

7.000 euro arteko laguntzak 2021eko urtarrilaren 1etik 2023ko maiatzaren 31ra bitartean establezimendu bat irekitzeagatik edo enpresa-ondorengotza eduki izanagatik. Zenbatekoa 1.000 eurotan gehitu daiteke Oarsoaldeko Berpiztu Funtsezko Ekonomia eta HABIAN! Programetan parte hartu izana egiaztatuz gero.

Oarsoaldea Garapen Agentziak BERPIZTU EKITERA laguntza jarri du martxan Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalerrietan establezimendu berriak ireki dituztenentzat edota enpresen ondorengotza egiteko. Era berean, Enplegu-aukera berriak sortzeko bidea ere bada. Horrez gain, enpresaren jarduera ekonomikoari lotutako inbertsioak eta gastuak diruz laguntzea du helburu, hasierako etapa hori baita establezimendu berriak irekitzeko zailtasun eta arrisku gehien sortzen dituena. Deialdi berri honi esker, enpresa gehiagok izango dute BERPIZTU EKITERA diru-laguntza jasotzeko aukera. Funts horiek, berriz ere, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailetik datoz, Lehentasunezko Jardun Eremuak programaren esparruan.

 

LAGUNTZA NORK ESKURA DEZAKEEN

Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte pertsona fisiko edo juridikoek, publiko zein pribatuek, estatukoek edo atzerritarrek, bai eta nortasun juridikorik gabeko elkarteek eta ABEEek ere, baldin eta establezimendu berriak ireki badituzte edo 2021eko urtarrilaren 1etik 2023ko maiatzaren 31ra bitartean Errenterian, Lezon, Oiartzunen eta Pasaian enpresa-ondorengotza egin badute. Oarsoaldean establezimenduren bat baduzu eta establezimendu berri bat ireki baduzu edo irekitzeko asmotan bazaude, edo eskualdetik kanpo dagoen establezimenduren bat lekuz aldatu eta Oarsoaldea eskualdeko udalerri horietakoren batean kokatzeko asmotan bazaude, dirulaguntza eskuratzeko aukera duzu.


Enpresa bakoitzeko laguntza-eskaera bakarra aurkeztu daiteke.

 

FINANTZATU BEHARREKO INBERTSIOAK ETA GASTUAK

  • Jarduera ekonomikoarekin zuzenean lotutako inbertsioak, hala nola eraikuntzak (lokalak erostea izan ezik), makineria, instalazioak, lanabesak, altzariak, informazio-prozesuetarako ekipoak, garraio-elementuak (jarduerari zuzenean eta esklusiboki lotutakoak), web-orrien eta sare sozialen diseinua, frankizia-kontratuak, aplikazio informatikoak, merkataritza-funtsak, eskualdatze-eskubideak eta abar. Ibilgetu materiala finantza-errentamenduaren bidez eskuratuz gero (leasing), diruz lagundu ahal izango dira kuotak.
  • Eraketa-gastuak: irekitze-lizentziak, jarduera-lizentziak, martxan jartzeko nahitaezko beste tasa batzuk, notaritza-gastuak, erregistroa eta enpresa eratzeko aholkularitza juridikoa.
  • Gizarte Segurantzako langile autonomoen araubide bereziko kotizazioa sei hilabetez ordaintzeari buruzko kuotak, JEZn alta ematen denetik zenbatzen hasita.
  • Proiektuari lotutako komunikazio-gastuak: publizitatea, webgunea, komunikazio-materiala eta abar, JEZn alta eman eta sei hilabeteko epean.
  • Argi-, ur-, telefono- eta zabor-gastuak sei hilabetez, EJZn alta ematen denetik.
  • Zerga, lan, kontabilitate, lege edo administrazio arloko aholkularitza, liburuak edukitzeari eta eguneroko zerga eta kontabilitate betebeharrei buruzkoa, JEZn alta eman eta sei hilabetez.
  • Jarduera ekonomikoari atxikitako higiezinaren errentamendu-gastuak (alokairuak) EJZan alta ematen denetik sei hilabetez.

 

ESKAERA EGITEKO EPEA

Dirulaguntza eskabideak noiz egin daitezke: 2022ko uztailaren 14tik 2023ko maiatzaren 31n amaituko da, edo laguntzara bideratutako baliabideak agortu arte.

 

NOLA EGIN ESKABIDEA

Eskaerak modu telematikoan aurkeztu ahal izango dira Oarsoaldearen webgunearen bidez:

https://laguntzak.oarsoaldea.eus/

 

JUSTIFIKAZIOA

Onuradunek eskabidea egiteko unean (dokumentazio guztia izanez gero) edo 2023ko ekainaren 7ra arte justifikatu ahal izango dituzte diru-laguntzak.

 

BERPIZTU EKITERA PROGRAMA

Pandemiaren ondorioz, negozio ugari itxi dira hiri-ekonomiaren esparruan, baita erretiroak aurreratu ere negozio ugaritan; horietako batzuk hainbat belaunaldik zuzendu dituzte, eta beste batzuk, berriz, sortu berriak dira, eta itxi egin behar izan dituzte diru-sarrera faltagatik.

Oarsoaldea Garapen Agentziaren egungo erronka eskualdeak Covid-19aren krisiak eragindako inpaktuari aurre egitea da, pandemiaren aurretik zegoen enpresa-oinarria berreskuratzea eta indartzea, eta pixkanaka izaera ekintzaile hori berreskuratzen eta lurralde osorako aberastasuna sortzen duten enpresa-proiektu berritzaileak bultzatzen saiatzea, eskualdearen bereizgarri izan baita mende bat baino gehiagoan, eta etorkizuneko belaunaldien bereizgarri izan behar baitu.

 

ZALANTZARIK EDO ARGIBIDERIK IZANEZ GERO

Jesús Mari Martiarenak, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak laguntza horiek eskatzeko laguntza behar duten edo argibideren bat behar duten pertsona guztiei animatzen die Oarsoaldearekin harremanetan jartzera, 943 494 129 telefonora deituz (astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara) edo honako helbide honetara idatziz: enpresa@oarsoaldea.eus