BERPIZTU LAGUNTZAK ENPRESENTZAT, ESKUALDEKO LANGABETUAK KONTRATATZEKO

2021eko irailaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitartean hasitako kontratuetarako laguntzak dira

BERPIZTU PROGRAMAKO Laneratzeko Poloa proiektuaren baitan, Oarsoaldea Garapen Agentziak laguntza batzuk abian jarri ditu Oarsoaldean (Errenterian, Lezon, Oiartzunen edo Pasaian)  erroldatuta dauden 96 langabetu kontratatuak izan daitezen, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda daudenak.


Laguntza hauek jaso ditzaketen enpresak (izaera pribatuko pertsona fisikoak edo juridikoak):

  • Lantokia Gipuzkoan duten enpresak izan behar dute (pertsona fisiko edo juridiko pribatuak).
  • Edozein kontratazio-modalitate onartuko da, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua izan ezik.
  • Gutxienez 6 hilabeteko kontratuak, lanaldi osokoak.
  • Enpresa bakoitzeko kontratazioen gehieneko muga 3 izango da.
  • Diruz lagundutako kontratu bakoitzeko laguntzen gehieneko zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da. Laguntzaren azken zenbatekoak ezingo du soldata-kostuen % 75 gainditu.
  • Laguntza likidatu egiten da 6 hilabete igaro ondoren, kontratazioaren baldintzak eta denbora egiaztatzen direnean.

 

Kontratatutako pertsonaren betekizunak

  •  Eskualdean erroldatuta egotea
  •  Langabezian egotea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda eta alta emanda egotea.
  •  Ez da ahaidetasun-harremanik egon behar kontratatu beharreko pertsonarekin. Enpresa eskatzailearekin lan-harremanik ez izatea diruz lagundu beharreko kontratua hasi aurreko 6 hilabeteetan.

Eskaerak telematikoki aurkeztu ahal izango dira, Oarsoaldeko webgunea erabiliz:

https://laguntzak.oarsoaldea.eus/grants/detail/27

Diru-laguntzaren eskaera webgunearen bidez egin ondoren, Oarsoaldeak eskabideak jasotzen diren neurrian ebatziko du. Laguntzak emateko deialdia egiten den 96 lanpostuak betetzen diren unean amaituko da aurkezteko epea.


Laguntza horiek Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailetik datoz, Lehentasunezko Jardun Eremuak programaren esparruan.

 

ZALANTZARIK EDO ARGIBIDERIK BEHAR IZANEZ GERO


Jesus Mari Martiarena, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidenteak adierazi du laguntza eskatzeko laguntza behar dutenek edo argibideren bat behar izanez gero, garapen agentziarekin harremanetan jar daitezkela 943 510 200 telefonora deituz (astelehenetik ostiralera 9:00-14:00) edo helbide honetara idatziz: dfreire@oarsoaldea.eus