Global Training 2022 beketarako epea zabalik dago oraindik

Uztailaren 18ra arte zabalik dago nazioarteko mugikortasunerako Global Training 2022 beka eskatzeko epea, gazte tituludunentzat (unibertsitarioak/lanbide-heziketa). Hilean 1.530 €-ko 80 beka dira, gutxienez 6 hilabetez atzerrian lan egiteko.

Garapenek, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak, Donostiako Sustapenak eta Donostiako Ekonomiaren Garapenerako Sustapen Sailak, Global Training Nazioarteko mugikortasun programaren edizio berria ateratzen dute. Programa hau SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren eta Basque Trade & Investmenten (Euskal Nazioartekotze Agentziaren) egitasmoa da.

Beka-programa horren bidez, merkatuan jartzen da, eta unibertsitateko titulazioa zein lanbide-heziketako goi-mailako gradua duten gure gazteek eskura dute, praktika ordainduak atzerriko enpresetan eta erakundeetan egiteko aukera, gutxienez 6 hilez, haien profil akademiko eta profesionalarekin loturiko jarduera eta proiektuetan, hain zuzen.

 

ZER DIRA ZEHAZKI GLOBAL TRAINING 2022 BEKAK?

  • Gutxienez 6 hilabeteko bekak.
  • Gazteei zuzendua dira.
  • Baldintza: Unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide-heziketa.
  • Finantzaketa: 1.530 euroko zuzkidura gordina.
  • Eremu geografikoa: mundu osoa.

 

ZER BALDINTZA BETE BEHAR DIRA GLOBAL TRAINING 2022 BEKAK ESKURATZEKO?

  • Diplomatura, lizentziatura edo goi-mailako lanbide heziketako titulazioa izatea.
  • 2022eko urtarrilaren 1ean, 30 urte bete gabe izatea.
  • Unibertsitate-tituludunentzako antzeko prestakuntza helburua duen beste edozein laguntza jaso ez izana, baldin eta, laguntza horren bidez, nazioarteko erakunde edo enpresetan 6 hilabetez edo epe luzeagoz praktikak egin badira atzerrian. Bereziki, beka hauetaz baliatzea ez da bateragarria honako beka hauen onuradun izatearekin: Global Training bekak, ICEX bekak, beste autonomia-erkidego batzuenak, merkataritzaganberenak, EBko Merkataritza Sustatzeko Erakundeenak edo antzeko beste erakunde batzuenak.
  • Global Training 2022 praktikak egingo diren enpresa edo erakundean lan egin ez izana edo praktikarik egin ez izana.
  • Ezin izango dira berriz aurkeztu, aurreko atalean deskribatutako baldintzak betetzen badituzte ere, 2021ko Global Training programaren beken entitate arduradunen bati oraindik dirua itzuli behar dioten hautagaiak.
  • Beka normaltasunez garatzea eragozten duen gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea; edo beka onartzeko orduan ez izatea eguneroko bizitzako jarduerak mugatzen dituen patologiarik.
  • Ezin izango dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten diren inguruabarretako batean dauden pertsonak.
  • Ingeles maila bikaina izatea. B2 maila hartuko da erreferentziatzat unibertsitate-irakaskuntza ofizialetako graduko titulazioen kasuan, eta, aldiz, B1 maila, berriz, goi-mailako lanbide-heziketako titulazioen kasuan. Ingeles-maila egiaztatzeko, ezagutza-maila neurtuko duen ahozko eta idatzizko proba bat egingo da, hautagaiak bere ingeles-maila bermatzen duen egiaztagiri homologatua ez baldin badu.
  • Praktikak egingo dituen enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.

 

EPEA ETA HAUTAPEN-PROZESUA:

Global Training 2022 bekak izena emateko epea ekainaren 15etik uztailaren 18ra bitartekoa da.

 

HEMEN ESKATU: https://garapen.net/becas-global-training-2022/index-eusk.php

 

ORAINDIK ZALANTZAKIN? Ezagutu ezazu honako arrakasta kasua. 


Oarsoaldea