Martxan jarri berriak diren proiektuentzat diru-laguntzak emango ditu berriz ere Lanbidek

Autonomo eta Ondasun Erkidego edo Sozietate Zibiletako bazkideen proiektu berriek eskaera egin aurretik gauzatu dituzten inbertsioak eta datozen 10 hilabetetan egingo dituzten sustapen-, funtzionamendu- eta kudeaketa gastuak diruz laguntzeko eskaera egiteko epea zabalik dago. 30 urte baino gutxiago dituztenek eta emakumeek kopuru handiagoa izango dute.

Uztailaren 4ean argitaratu zen LANBIDEk, Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaileei diruz laguntzeko abian jarri dituen bi programa hauek arautzen dituen ebazpena. Bi kasuetan,  eskaera aurkezteko epea 2022ko uztailaren 5ean hasi eta 2022eko urriaren 31ean amaituko da.

 

Hazkuntza ekonomikoa, garapena eta ongizatea bultzatzeko, ezinbestekoak dira ekintzaileak. Horretarako, ekintzaileei beraien prozesuan laguntzea beharrezkoa da. Horregatik, guztiz beharrezkoa da beren proiektuarekin banaka eta sozialki konprometituta dauden ekintzaileei modu integral batez laguntzea prozesu ekintzailearen fase guztietan.

 

Helburu hau lortzeko asmoz, laguntza hauen deialdia martxan jarri da, jarduera norberaren konturako langile gisa hasteko aktibo fin­koetan inbertsioak egiten dituzten pertsonak sostengatzeko, enpresa-proiektua finantzatzeko laguntza bat bermatuz ezarpenaren lehen faseetan. Gainera, laguntza eman nahi zaie, orobat, enpresa-jarduerari berriki ekinik, gutxieneko erren­tagarritasun bat bermatzeko bultzada ekonomiko bat behar duten pertsonei, proiektua finkatze aldera.

 

Autonomo, Ondasun Erkidegoetako edo Sozietate Zibilen bazkideek egin ahal izango dituzten eskaerak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira: https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa/

 

Onuradunek jasoko dituzten diru-laguntzak ondorengoak dira:

  • Aktibo finkoetan egindakoa inbertsioak (gutxienez 5.000 eurokoa izan bada). Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 3.500 euro jasoko du (%15 gehiago gaztea bada, eta beste %15 gehiago emakumea bada). 2022ko urtarrilaren 1etik eta 2022ko urriaren 31 arteko epean EJZan eta Gizarte Segurantzan altan emandakoentzat.
  • Datozen 10 hilabetetan egingo diren gastuak (autonomoen kuotak, komunikazio gastuak, web eta sare sozialen mantentze kuotak, aholkularitza, prestakuntza eta errentamendu gastuak). Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 2.500 euro jasoko du (%15 gehiago gaztea bada, eta beste %15 gehiago emakumea bada). 2021eko urriaren 30etik eta 2022ko urriaren 31 arteko epean EJZan eta Gizarte Segurantzan altan emandakoentzat.

 

Eskaera aurkeztu nahi duenak, hemen aurki dezake informazio zehatza eta behar duen dokumentazioa:

 

1. Proiektua ezartzeko laguntza (Inbertsioetarako laguntza):

 

2. Enpresa jarduerak sendotzeko laguntza (gastuetarako laguntza):


Oarsoaldea