MERKATARITZA ETA OSTALARITZA DIGITALIZATZEKO DIRULAGUNTZAK

TicketBAI sistema ezarrita duten Oarsoaldeko merkatariek eta ostalariek jaso ahal izango dute laguntza

Gipuzkoako merkataritzaren eta ostalaritzaren digitalizazio prozesua sustatzeko eta indartzeko asmoz, sektore horien ekonomia eta enplegua suspertzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntzak emango dizkie TicketBAI sistema ezarrita duten merkatariei eta ostalariei.
 

Dirulaguntzaren zenbatekoa 1.000 eurokoa izango da enpresa bakoitzeko, eta 200 euro gehiago jasoko dituzte fakturak euskaraz aurkezten dituzten onuradunek.
 

Laguntza jaso ahal izateko ondorengo baldintzak bete behar izango dira:

  • 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen oinarrietan zehaztutako JEZko epigrafeetan altan egotea
  • Aurreko 15 egunetan TicketBAI sistemaren bidez 15 faktura aurkeztea FakturaBAI edo Ef4ktur ez den beste software bat erabiliz
  • 2022ko irailaren 1era arte gutxienez 120 faktura bidaltzen jarraitzea
  • 2021eko deialdiko dirulaguntzaren onuradun ez izatea
     

Interesdunek dagokion inprimakia Zergabidean (eskuliburua) edo Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erregistro Elektronikoan aurkeztuz eskatu ahal izango dute dirulaguntza.
 

Eskatzeko epea 2022ko ekainaren 23ko 12:00etan edo aurrekontuko zuzkidura agortutakoan amaituko da.
 

Informazio gehiago: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/lehiakortasuna/merkataritza-eta-ostalaritza-digitalizazioa

Oinarri arautzaileak: https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2022/05/02/c2202589.pdf