WEBINARRA. ALERGIAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO ELIKAGAIAK, ERRONKA BERRIAK ETA AUKERAK ELIKAGAIEN INDUSTRIARENTZAT.

Saioaren helburua, joerak ezagutzea, ezagutzak partekatzea, eta elikadura-katean zehar alergenoak hautemateko protokoloak ezagutzea da.

Datorren azaroaren 25ean izango da goizeko 10:00-11:00 bitartean eta OARSOALDEAk antolatu du, DEBEGESArekin eta TOLOSALDEA GARATZEN garapen agentziekin batera, Innobasqueren RIS3 Euskadi jardunaldien barruan.

Gaixotasun alergikoen prebalentzia nabarmen ari da hazten mundu osoan, bai herrialde garatuetan, bai garapen-bidean dauden herrialdeetan.

Elikadura-alergien eta -intolerantzien arazoek nutrizio-urritasunak eragin ditzakete herritar askorengan: D bitamina, omega 3 gantz-azidoak ...

Webinar honetan, nekazaritzako elikagaien arloan erronka eta aukera berriak identifikatzen saiatuko gara, elikagaien industriaren sektorea lurraldeko sektore liderren artean kokatzeko. Izan ere, azken urteotan, sektoreko enpresen bilakaera pixkanaka garatzen ari da, eta gero eta BPGd-maila handiagoak lortzen ari da, elikakate osoa barne hartuta.

Elikadura osasungarria behar da biztanleriaren sistema immunea indartzeko eta alergiak eta intolerantziak osatzen dituzten osasun publikoko arazoari aurre egiteko. Azken urteotan, afekzio horiek gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira, eta kezka-iturri dira kontsumitzaileentzat eta osasun-agintarientzat, pertsonen bizi-kalitateari eragiten baitiote.

Azkenik, elikagai orekatu eta alergenorik gabekoak nola garatzen eta lortzen diren erakutsiko da, bai eta elikadura-katean zehar alergenoak hautemateko eta identifikatzeko protokoloak ere (plater prestatuak, zopa deshidratatuak, edari egokituak eta abar).

 

NOIZ
AZAROAK 25, 10:00-11:00

NON
Online zoom plataformaren bidez lotura honetan: https://us02web.zoom.us/j/4896678811


ENPRESA PARTE-HARTZAILEAK

María Chavarri. TECNALIAKO Elikadura Osasungarriaren Arloko ikertzaile seniorra


 

NORI ZUZENDUTA
Jardunaldia elikagaien industriaren sektorean lan egiten duen edozein pertsonari zuzenduta dago.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA

Izen-ematea formulario honen bidez tramitatuko da.

Edo bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: rmacias@oarsoaldea.eus eta gehitu datu hauek:

  • Enpresaren izena.
  • IFK
  • Helbide elektronikoa
  • Harremanetarako persona
  • Telefonoa

Izena emateko epea azaroaren 24an bukatuko da.

INFORMAZIOA+
rmacias@oarsoaldea.eus
943 494 129

 

 


Oarsoaldea