HABIAN! HAZITEGIAN SARE SOZIALETAKO MARKETIN IKASTAROA EKAINAREN 20AN ETA 24AN

Dentro de las actividades de la incubadora de emprendizaje de Habian!, se ofrecerá un curso de marketing en las redes sociales de la mano de Sharpa Marketing, dirigido a comercios y empresas de la comarca.

 

Sharpa marketinek, komunikazio-eredu integralaren alde egiten du, eraginkorra eta azterketan eta neurketan oinarritua. Enpresei bere helburu estrategikoak lortzen laguntzeko.

Zer ikasiko dugu

Ikastaro honetan zein sare sozial eta zertarako erabiliko den ikusiko dugu, sare sozialetako estrategia nola planifikatu, komunikazio gakoak, eduki estrategia eta neurketa tresnak.

Hartzaileak

Ikastaroa merkatari eta enpresei zuzenduta dago, baita etengabe prestakuntza jaso nahi duen pertsona orori, eta bere helburua, sare sozialetan marketin estrategia nola kudeatu ikastea da, baita horretarako behar diren gako nagusiak ezagutzea ere.

Prezioa

 Oarsoaldea Garapen Agentziaren laguntza du ikastaro honen antolakuntzarako eta horiek horrela, ikastaroaren prezioa 10 eurokoa izango da.

Non eta noiz

Noiz: Ekainak 20 eta 24.

Non: Torrekuan, hirugarren solairuan. Errenteria. (Jautarkol plaza)

Ordutegia: 14:00etatik 16:00etara bi egunetan zehar, ekainak 20 eta 24.

Izen-ematea

Izena emateko epea ekainaren 19an edo ikastarorako 8 plazak betetzen direnean amaituko da, izen-emate ordenaren arabera.

Izena emateko honako bitartekoren bat erabil daiteke:

Emaila: habian@oarsoaldea.eus

Telefonoa: 943 494 129

Ondorengo inprimakia beteta: formularioa

 

Ezagutu Sharpa Marketing

Sharpa Marketin, Online Marketin zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa gaztea da. Sortzaileak,  Iraia Errandonea eta Mikel Markuleta, Madrilen lanean arituak dira bertako planifikazio eta marketin agentzietan (Havas Media, Carat). Etapa honen ostean, jaioterrira itzultzea erabaki zuten, bertan Sharpa Marketin proiektuarekin hasteko eta bere jarduera formakuntza arloarekin uztartuaz Mondragon Unibertsitatea, UNAV, ESIC, eta bestelako zentroetan master eta ikastaro ugari ematen ari dira.

Komunikazio-eredu integralaren alde egiten dute, eraginkorra eta azterketan eta neurketan oinarritua. Oinarri horren gainean eraiki dute Sharpa marketin-agentzia, enpresei beren helburu estrategikoak lortzen laguntzeko eta bide horretan aholku emateko asmoz. Enpresa marketin digitalean beren lehen urratsak egiten laguntzen, haien presentzia eta emaitzak garatzen eta optimizatzen laguntzen dute.

 

Sormenean eta lankidetzan oinarrituta ekonomia eraldatuz

Habian! proiektuak Errenteriako eta Oarsoaldeko ekonomia eraldatu nahi du sormenean eta lankidetzan oinarritutako eredu bihurtzeko. Xede horrez, Habian! ekintzailetza inkubagailua jarri zen martxan eta pertsona ekintzaileei laguntza eskaintzen zaie, teknologia berriekin, artisautzarekin eta bestelako lanbide sortzaileekin zerikusia duten proiektuak badituzte. Nolanahi ere, bertan beren jarduerak garatzeko gunea dute.

 

+ Tailerrak

Marketing ikastaroan ezin baduzu parte hartu, ez kezkatu. Hurrengo hilabeteetan HABIAN! inkubagailuak gehiago eskainiko ditu, besteak beste, honakoak:

Iraila

Jone Taberna-Korapiloak

Azaroa

Ainhoa Redondo-Irudiak familian

 

Edozein argibiderako:

habian@oarsoaldea.eus

943.494.129

 

 

marketin ikastaroa 1 eusk

 

 

marketin ikastaroa 2 eusk

 


Oarsoaldea