Oarsoaldeak laguntza eskainiko die eskualdeko pertsona, enpresa eta ekintzaileei, COVID19 dirulaguntzen berri emanez eta hauen eskaera eginez, Koronabirusak sortutako krisi ekonomikoari elkarrekin aurre egiteko.

Para ello ha habilitado una ventanilla única para consultar dudas y apoyar en la preparación de las solicitudes de las ayudas.

 

Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziako kideok konfiantza dugu pertsonengan eta haien sendotasunean, eta ziur gaude, gizarte osoarekin lankidetzan, egoera honi aurre egitea lortuko dugula.

Zentzu horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik eskualdeko Udalek ere egoera hauetan babesa eman nahi dizuegu, horretarako ditugun ahalmenekin. Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez, informazioa, hartu beharreko neurri ekonomikoei buruzko orientazio aktiboa eta horiek eskatzeko laguntza eskainiz.

Era berean, Garapen Agentziako presidenteak, Jexux Leonetek, adierazi duen bezala, zuen egungo problematika zein den azaltzeko aukera eskaini nahi dizuegu, zuen errealitatea erakunde publikoetara helarazten laguntzeko, modu konprometituan.

Kontsultak egiteko, laguntzak eskatzeko eta/edo zuen galderak edo egoerak azaltzeko, leihatila bakarra egokitu dugu: covid19laguntzak@oarsoaldea.eus ; gure ustez, oso lagungarria izan daiteke.

Haren bidez, zuen mezuei erantzungo diegu eta harremanetan jarriko gara, kasu bakoitzean irtenbide egokiena ematen laguntzeko.

Horrez gain, gure webgunearen bidez, argitaratzen ari diren laguntzei buruzko informazioa eskuratu ahal izango duzue. Informazioa eguneratuz doa, neurri ekonomiko berriak argitaratzen diren neurrian. Laster, besteak beste, gure ehun ekonomikoaren likidezia errazteko neurriak aurreikusita daude, eta izapidetzen ere lagundu ahal izango dizuegu.

Orain, inoiz baino gehiago, elkartu eta elkarlanean aritu behar dugu krisi honi aurre egiteko.

Gora bihotza! Denon artean lortuko dugu.

 

 

  banner-covid19-eusktxiki

Ikusi orain arte argitaratu diren dirulaguntzak:

Pertsonak (langabetuak, adinekoak, mendekoak, familiak, kontsumitzaileak,..)

Enpresak

Autonomoak

Ekintzaileak


Oarsoaldea