GAZTEENTZAKO MOTXIAN EBY BIDEO-ERRONKA LEHIAKETA HASTEAR DA

Motxian Eby es un concurso para jóvenes de 12-16 años y este año una persona conocida les animará con retos a superar grabando en vídeo cada semana, en total, cuatro retos. Como años anteriores, el concurso lo organiza la Comisión de Euskera de Oarsoaldea.

Gehienez bi minutuko iraupena izango duten bideoak egin eta bidali beharko dituzte gazteek. Erronkak otsailaren 17an eta 24an eta martxoaren 3an eta 10ean proposatuko dituzte www.motxianeby.eus web gunean. Honelako erronkak izango dira, adibide bat jartzearren: musika bat eman eta harentzako koreografia bat asmatzea edo sortzea.

Astero sarituko da bideorik onena; erronka bakoitzak irabazlea izango du beraz. Zirikatzaileak eta gaian aditu den batek erabakiko dituzte sarituak. Asteko erronkaren bideo irabazleak 125€ko saria izango du. Lau erronkak amaitzean, bideo guztien artean onena zein den erabakiko dute eskualdeko Kuadrillategiko gazteek eta 200€ko saria eramango du hark.

Bideoak bidaltzeko epeak honako hauek izango dira:

  1. erronkari dagokiona: otsailak 22
  2. erronkari dagokiona: martxoak 1  
  3. erronkari dagokiona: martxoak 8
  4. erronkari dagokiona: martxoak 15

 

Lanak www.motxianeby.eus web gunearen bidez bidali beharko dira.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak eta lehiaketari buruzko gainerako jakingarriak arestian aipatutako web gunean dituzue eskuragarri.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak lehiaketan parte hartzera animatu nahi ditu eskualdeko DBHko ikasleak.

motxian-eby-2021-web


Oarsoaldea