Oarsoaldeko ekintzaileentzat diru-laguntzak emango ditu berriz ere Lanbidek.

  • Estas dos ayudas, que se gestionarán a través de la agencia Oarsoaldea, servirán para apoyar tanto las ideas empresariales como la puesta en marcha de una nueva actividad empresarial

  • En esta convocatoria hay una atención especial a las personas jóvenes, menores de 30 años y al colectivo femenino que cuentan con un mayor importe económico.

 

Zortzigarren urtea da LANBIDEk, Euskal Enplegu Zerbitzuak, ekintzaileei bideratutako diru-laguntzen deialdia abian jartzen duena.

 

Hazkuntza ekonomikoa, garapena eta ongizatea bultzatzeko, ezinbestekoak dira ekintzaileak. Horretarako, ekintzaileei beraien prozesuan laguntzea beharrezkoa da.

Helburuak betetzeko, deialdi hau jarri da martxan. Batetik, garatzen ari diren ideiak definitzera edo egokitzera eta, bestetik, dagoeneko zehaztuta dauden ideia bideragarriak martxan jartzera bideratuko dira laguntzak. Bi kasuetan, OARSOALDEA Garapen Agentziak emandako aholkularitzak eta LANBIDEk, Europako Gizarte Funtsarekin batera, eskainitako diru-laguntzak osatuko dute laguntza.

 

Onuradunek jasoko dituzten diru-laguntzak ondorengoak dira:

ideiaklanbide

DEIALDIA IREKITA

  • Enpresa-ideia garatzeko: 30 urte edo gehiago duten gizonezkoentzat 1.000 euro eta emakumezkoentzat 1.150 euro; eta 30 urte edo gutxiago duten gizonezkoentzat 1.150 euro eta emakumezkoentzat 1.300 euro.

 
martxalanbide
 
  • Enpresa-proiektuak martxan jartzeko: 30 urte edo gehiago duten gizonezkoentzat 1.500 euro eta emakumezkoentzat 1.725 euro; eta 30 urte edo gutxiago duten gizonezkoentzat 1.725 euro eta emakumezkoentzat 1.950 euro.

     

    Eskaera aurkeztu nahi dutenek, Habian! Hazitegian, Torrekua eraikinean, Errenterian, Oarsoaldeak dituen bulegoetan maiatzaren 27a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaera-orria eta gainerako dokumentazioa. Bulegoa goizeko 9:00etatik 14:00etara izango da zabalik.

     

    Baldintzei, eskaerari edo prozedurari buruzko informazio gehiago www.oarsoaldea.eus web gunean aurkitu daiteke edo agentziako Ekonomi eta Lurralde Garapenerako Estrategia sailarekin harremanetan jarriz 943 494 129 telefono zenbakian edo aapalategi@oarsoaldea.eus mail helbideetan.

     


    Oarsoaldea