Kontsumoa. Kontzeptuak bereiziz:

Factura y recibo



FAKTURA eta ORDAINAGIRIA bi kontzeptu desberdin dira.

Kontzeptu horiek askotan sortzen dute nahasmena erreklamazio bat egiteko orduan, eta horregatik argitu nahi ditugu Oarsoaldeko kontsumo bulegotik.

FAKTURA gure datuak, enpresaren datuak, kontratatutako zerbitzuak eta ordaindu beharreko zenbatekoa jasotzen dituen dokumentua da.

ORDAINAGIRIA edo bankuko ordainagiria gure banku-erakundeak egindako dokumentua da, eta kobratu diguten zenbatekoa jasotzen du.

Kontsumo-desadostasunik izanez gero, eta edozein enpresatan erreklamazio bat aurkeztu ahal izateko, FAKTURA aurkeztu beharko da.

Beraz, fakturak gorde egin behar dira. Formatu elektronikoan iristen bazaizkigu, deskargatu egin behar dira.

Enpresek fakturak eman behar dizkigute (paperean edo formatu elektronikoan, gure aukeran), eta ematen ez badizkigute, erreklamatu egin behar dira.


Oarsoaldea