LURRAREN ETA ITSASOAREN DOINUAN DANTZAN. Ezagutu Oarsoaldea eskualdeko museoak txartel bakarrarekin eta erdi prezioan

 

Los siete museos que se sitúan en Oarsoaldea han creado un bono conjunto, para poder visitar todos los museos con una única entrada y a mitad de precio.

De esta manera, adquiriendo este bono se podrán visitar los siete museos de la comarca de Oarsoaldea en el periodo de un año.

Aiako Harria Parke Naturalean hasi eta Pasaiako badiaraino, lurraren eta itsasoaren doinuan dantzan ibili gaitezke eskualde honetako altxor preziatuenak ezagutuz:

  • Arditurri meatze gunea (Oiartzun): Aiako Harriaren bihotzean kokaturik, duela 2.000 urte baino lehenagotik ia jarraian ustiatuak izan diren meazulo bakarrenetakoei bisita.
  • Luberri ikasgune geologikoa (Oiartzun): Oiartzungo bailararen, Oarsoaldearen eta Aiako Harria Parke Naturalaren aberastasun geologikoa eta paleontologikoa ezagutzeko aukera.
  • Soinuenea, herri musikaren txokoa (Oiartzun): Euskal Herriko eta munduko musika tresna herrikoiak ikusi, entzun eta jotzeko txokoa.
  • San Marko gotorlekua (Errenteria): XIX. mendean gune estrategiko hau defendatzeko eraikia, egun Oarsoaldea eskualdeko begiratoki naturala den gotorleku ikusgarria da.
  • Victor Hugo Etxea (Pasai Donibane): Victor Hugo liluratu zuen hemeretzigarren mendeko Pasaiaren esentziaz gozatuko dugu berak ostatu hartu zuen etxean bertan.
  • Mater Atunontzia (Pasai San Pedro): euskal kostaldeko arrantza ontzi tradizionalean murgildu eta gure arrantzaleen bizimodua eta teknikak ezagutzeko aukera paregabea.
  • Ondartxo itsas kulturaren zentroa (Pasai San Pedro): ontzi tradizionalak eta Jaizkibel draga ikusteaz gain, garai bateko ontzien eraikuntza zuzenean ikusi daiteke ontziola honetan.

                                             bonoak-printweb

Oarsoaldea eskualdeko zazpi museo hauek bisitatzeko txartel bakarra 9 euroren truke eros daiteke eta urte beteko epean izango da erabilgarri. Txartela eskualdeko museo guztietan eta turismo bulegoetan dago salgai.

Museoei buruzko informazioa

Informazio gehiago:

Oarsoaldea Eskualdeko Turismo Bulegoa - 943 494 521 – turismoa@oarsoaldea.eus


Oarsoaldea