OARSOALDEAK ESKOLA KIROLA PROGRAMAREN 2012-13 IKASTURTEKO DATUAK AURKEZTU DITU. Aurten ere bilakaera paregabeari eusten dio

 

Los Ayuntamientos de Oarsoaldea llevan 14 años promoviendo un deporte escolar de calidad para los alumnos y las alumnas de la comarca.  Gracias al trabajo dirigido por una mesa de técnicos de deportes y de euskera, y realizado por los coordinadores de deporte escolar, tanto por los locales como por el comarcal, se posibilita a día de hoy la formación deportiva y el conocimiento y uso del euskera por parte de los entrenadores.

 

Aiora Perez de San Roman-ek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak adierazi duen bezala, agerraldi honen helburua hasi berria dugun ikasturteko Eskola kirolaren datu esanguratsuenak ezagutzera ematea da.

Aurten ere eskualdeko eskola kirolak azken urteetako bilakaera paregabeari eusten dio, datuak ikusi besterik ez dago. 8 eta 12 urte arteko 1.305 ikaslek egiten dute eskola kirola Oarsoaldean 122 taldetan banatuta. 62 talde Errenterian, 25 Oiartzunen, 20 Pasaian, eta 15 Lezon. 67 entrenatzaile arduratzen dira 122 talde horien saioak gidatzeaz.

Datu hauen benetako neurria eta garrantzi izugarria argiago ikusteko, eskualdeko lau herrietako ikastetxeetan matrikulatuta dauden 8-12 adin-tarteko ikasleak 2.695 direla ikustea besterik ez dago. Hau da, 2.695 ikasleko unibertso batetik  1.305ek egiten du Eskola Kirola, erdiak hain zuzen ere.

 

dsc_0001

 

Datu honek eskola orduz kanpo haur eta gaztetxoek egiten dituzten jardueren artean nagusi bihurtzen du Eskola Kirola. Hortik, besteak beste, bere garrantzia.

Bukatzeko, zera gehitu nahi nuke, nesken parte hartzea poliki bada ere, gorantz doala urtez urte. Nesken %34,26k hartzen du parte eskola kirolean. Mutilen artean ehuneko hori %62,05 den bitartean.

 

2012-13 ikasturteko Oarsoaldeko Eskola Kirolaren datuak

8-12 urteko ikasleen unibertsoa

2.695

Eskola Kirolean dabilen ikasle kopurua

1.305

Eskola Kiroleko talde kopurua

122

Eskola Kiroleko entrenatzaile kopurua

67

Mutilen parte-hartzea

852  mutilen unibertsoaren  % 62,05

Nesken parte-hartzea

453  nesken unibertsoaren  % 34,26

 


Oarsoaldea