III. ARDITURRI EGUNA

 

El próximo sábado día 13 de julio el Coto Minero de Arditurri, situado en pleno corazón del Parque Natural de Aiako Harria en Oiartzun, celebra su III ARDITURRI EGUNA.

Durante todo el día tendrá lugar un sinfín de actividades lúdicas y culturales, por lo que todas las personas que se acerquen a este paraje podrán disfrutar de un día lleno de sorpresas. Así pues, se ofrecerán de 10:00h a 14:00h y de 16:00h a 18:00h dos tipos de visita guiada a las minas a un precio reducido - la Visita Esencial a 2 € y la Mina a Fondo a 3 €-.

 

Duela 2.000 urtetik hona ia jarraian ustiatuak izan diren penintsulako meazulo bakarrenetakoak dira Arditurrikoak eta Erromatar Inperioaren garaian zilarra eskuratzeko beharrezkoa zen galena zilarduna lortzeko ustiatzen ziren meazuloak kontserbatzen dira oraindik.

Meazulo hauen zati bat ikusi ahal izango da, besteak beste, egun honetan eskainiko diren bisita gidatuetan, eta Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakaria eta Oiartzungo alkatea den Aiora Perez de San Romanek adierazi duenez, bisitariak Aiako Harria Parke Naturalaren aberastasun historikoa, naturala eta arkeologikoa ezagutzeko aukera ere izango du Parketxe interpretazio gunean.

 

ii-arditurri-eguna_02op

 

Eguerdian, Angela Vallina, Asturiaseko Castrillon herriko alkatea izango dugu Arditurrin gure meategia bisitatzen. Castrillon udalerrian, Oiartzunen antzera, meatzaritzak indar handia izan zuen eta garai hartako galerietako bat, jendeak bisitatu ahal izateko prestatu dute. Beraz, Arditurri eguna bi herriek daukaten meatze esperientzia trukatzeko aukera ezin hobea izango da. 

Oarsoaldeako museoak ere ariko dira elkarlanean Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak eta Oiartzungo Udalak antolatzen duten egun honetan; Luberri – Oiartzungo Ikasgune Geologikoa-, Soinuenea, Itsasgela eta Ondartxo, besteak beste. Aipatutako zentro bakoitzak bere lan eta eskaintza azaltzeko erakusketa bat eramango du, baita tailer eta saio praktikoak ere, musika herrikoiarekin batera, festa girotzeko. 11:30etan Luberriko Jose Angel Torres geologoak “Mineral bila” ibilbidea gidatuko du, eta egun berean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, Arditurriko sarrera aurkeztuz gero, Luberri Ikasgune Geologikoa doan bisitatu ahal izango da.

 

                                           ii-arditurri-eguna_-01op

Festa animatzeko tailerrak eta musika herrikoia izango ditugu.  Goizean dultzaina talde batek alaituko du giroa eta arratsaldean, 16:00etatik aurrera, erromeria egongo da haur, guraso eta helduentzat. Juan Mari Beltran hirukoteak eta dantza irakasleak animatuta.

 Janaria eta edaria ez da faltako, indarberritzeko pintxoak eta ogitartekoak erosi ahal izango baitira festak dirauen bitartean. 

info copia  

 943 494 521

www.arditurri.com / www.oarsoaldeaturismoa.eus

               Facebook: Oarsoaldea Turismoa

       Twitter: @OarsoTurismoa


Oarsoaldea