Bizi ezazu Oarsoaldean esperientziaz betetako uda

 

Quien no pueda salir de vacaciones durante el verano, podrá aprovechar para hacer turismo por su propia casa y conocer más a fondo la comarca de Oarsoaldea.  Sin ir muy lejos Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia nos ofrecen un sin fin de experiencias y museos relacionados con la historia, la gastronomía y la cultura.  Para aquellos que aún no han tenido ocasión de reparar en todo lo que se puede hacer a lo largo y ancho de nuestra tierra, aquí va una lista de experiencias que dejarán una huella imborrable a todo aquel que se decida a vivirlas.

 

 

 

Oarsoaldea dastatzen,  gourmet-ak direnentzat

Sukaldaritza tailer tradizionala: Pasai Donibaneko Ziaboga jatetxeko profesionalen eskutik, merkatuko lehengairik onenak erosten eta lantzen ikasiko dituzu, ondoren badiari begira prestatutakoa dastatzen bukatuz.

Txokolatearen sekretuak: gozozaleenek, haur zein heldu, txokolatearen historia ezagutu eta bere barietate guztiak probatzeko aukera dute. Maisu txokolategilez jantzi zaitez eta prestatu ondoren dastatu ahal izango dituzun trufa zein piruleta zoragarriak Errenteriako Casa Aramendian.

Sagardoa eta Itsasoa: Pasa ezazu egun ahaztezin bat familian, sagardoaren elaborazio prozesua zein den ikasiz, menu tipiko bat dastatuz, eta itsasoarekin duen erlazioa aurkitu, euskal kostaldeko benetako atun-ontzi tradizional bat bisitatuz. Amaitzeko, kondairaz josita dagoen Pasaiako badian nabigatuko duzu.

 

portada-top-ona

 

 

Oarsoaldea esploratzen, abenturazaleenentzat

Meatze esperientzia Arditurrin: Eraman itzazu zure seme-alabak Arditurriko bidegorria zeharkatzera eta sar zaitez Oiartzungo meategi hauetan, erromatar garaira eramango zaituen giro magiko batean murgilduz.

Marinel eguna Pasaian: Arrantzaren arteak probatu eta Pasaiako portuko leku esanguratsuenak bisitatuko dituzu Mater atun-ontzian. Lonja, arraunlari kluba eta arrantzaleen kofradia ikusteko aukera paregabea. Amaitzeko, badia guztitik nabigatuko duzu.

Oarsoaldea entzuten, musikazaleenentzat

Hastapenak Soinuenean: Inguruko musika tresna tipikoenen bildumarik zabalena ikusi ahal izango duzu Oiartzunen (txistua, alboka, txalaparta…). Entzun beraien soinua eta jo hauetako batzuk. Bisita hau, bidegorritik Arditurriko meategietarainoko ibilaldi batekin osatu ahal izango duzu.

Guzti hau gutxi balitz, eskualdeko museo guztiak irekita egongo dira oporretan eta 9€tan bono bat eskaintzen dute guztiak bisitatu ahal izateko. 7 museo 9€ren truke. Urte guztian zehar erabili daiteke bonoa eta edozein lagun edo familiako kideri utzi diezaiokezu. Bono honi esker Victor Hugoren Etxea, Mater itsasontzi-museoa, Arditurriko Meategiak, Soinuenea – Herri musikaren txokoa, Luberri –Ikasgune Geologikoa eta San Markoko Gotorlekua bisita daitezke, besteak beste. Bono hauek bai Eskualdeko Turismo Bulegoetan eta baita museoetan bertan ere eskura daitezke. Ez dago aitzakiarik Oarsoaldean udaz ez gozatzeko.

 

 

Info +:

943 494 521                            

www.oarsoaldeaturismoa.eus   

facebook: Oarsoaldea Turismoa

Twitter: @OarsoTurismoa

 


Oarsoaldea