GURASO EUSKALDUNEI ZUZENDURIKO IRRATI-TARTEAK ELKARLANEAN Ekimena gipuzkoako udal desberdinetako euskara zerbitzuek bultzatzen dute

Estos días tenemos la oportunidad de escuchar mensajes dirigidos a familias con niñas y niños con el objetivo de sensibilizar a las familias en las costumbres lingüísticas. Los mensajes se dirigen a madres y padres que no suelen utilizar el euskera en su vida diaria, y pretenden hacerles ver la importancia que tiene el uso del mismo.

Ematen den mezuaren helburua, euskararen belaunaldiz belaunaldiko transmisioan eragitea eta prozesu horretan gurasoa eragile garrantzitsua dela jabearaztea da. Gurasoen arteko hizkuntz ohiturak berebiziko garrantzia du seme-alabek hitz egiteko erabiliko duten hizkuntza zehazteko, eta beraz, familia horretako euskararen biziraupenean.

Oarsoaldean abiatu zen Oarsoaldeko Euskara Batzordearen eskutik baina 2011z geroztik hainbat euskara zerbitzuk bat egin du ekimen honekin eta egun modu bateratuan egiten dira irrati-tarteak. Orain arte, udaberri eta udazkenean emititu izan dira Euskadi Irratia eta Radio Euskadi irratietan eta elkarrekin egiten hasi zirenetik bosgarren aldia da honakoa. Azaroaren 25ean hasi zen emisioa eta Gabonak iristearekin amaituko da, abenduaren 23an, hain justu.

Oraingo honetan, estreinakoz, Info7 irratian ere entzuteko aukera dugu elkarlaneko emisioa. Parte-hartzaile bakoitzak halaber, bere herriko, eskualdeko edo inguruko irratietan tarte hori bere kargura emititzeko aukera izango du, orain arte egin izan den bezala.

Esan bezala, parte-hartzaile ugari ditu ekimen honek baina irratian ez dira Udal hauen izenak edo sinadurak aipatzen, lelo baten bidez ixten baita mezua. Informazio idatziak horretarako parada ematen duela baliatuta, zilegi da ekimenaren atzean dauden Udalak zeintzuk diren aipatzea:

Errenteriako Udala

Pasaiako Udala

Oiartzungo Udala

Lezoko Udala

Donostiako Udala

Hernaniko Udala

Lasarte-Oriako Udala

Andoaingo Udala

Usurbilgo Udala

Urnietako Udala

Astigarragako Udala

Aretxabaletako Udala

Eskoriatzako Udala

Oñatiko Udala

Ordiziako Udala

Anoetako Udala

Irurako Udala

Zestoako Udala

Ainhoa Zabalok, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak adierazi duenez, parte-hartzaileek taldea zabaltzeko asmoa dute eta datozen saioetarako kide gehiago izatea espero dute. Prentsa-ohar hau aprobetxatu nahi dute oraindik ekimenean parte-hartzen ez duten euskara zerbitzuei gonbitea luzatzeko. Egoera ekonomikoak askorik laguntzen ez duen arren, adierazi dutenez, geroz eta kide gehiago izan, orduan eta lankidetza eragingarriagoa eta merkeagoa egiteko aukera izango dute ekimeneko partaideek.

Argibide gehiago nahi duenak edota parte-hartu nahi duenak Oarsoaldea Garapen gentziako Euskara Sailarekin hitz egin dezake euskara@oarsoaldea.eus helbidera idatziz.

Irrati tarteak entzuteko klikatu hemen


Oarsoaldea