LA VICTOIRE ESTROPADAREN II EDIZIOA> Pasaia – Port Medoc ekainak 9 eta 10

01/06/2017

La regata de veleros “La Victoire” partirá desde Pasaia el 9 de junio a las 11:00 rumbo a Port Medoc, Francia.

Akitaniako kostalde osoa zeharkatuko dute belaontziek, 140 mila guztira, Girondara iritsi arte (Garonne eta Dordogne ibaien estuarioa). Honela, 1777 urtean Lafayette Markesak, Elkanoren omenez “La Victoire” izena jarri zion belaontzian, egin zuen bidaia omendu nahi da. Pasaiatik atera zen Lafayette “La Victoire” ontzian bertan, gaur egungo Ameriketako Estatu Batuetarantz, independentziaren aldeko borrokarekin bat egiteko. Hain zuzen ere, Pasai Donibanen, Villaviciosa Jauregiaren fatxadan, 1777an Lafayette Pasaiatik atera zela oroitzeko plaka aurkitu daiteke.

la-victoire-ii-1

Estropadan, tamaina eta jatorri desberdinetako 20-25 belaontziren parte hartzea aurreikusten da: Hendaia, Hondarribia, Gironda, etab. Guzti hauen artean Multi 50 Arkeman nabarmentzen da. 15,25 metroko luzera, 14,6 metroko zabalera eta 23,77 metroko aire-kalatua duen trimaran bat, ozeanoan zeharreko estropadetarako erabiltzen den ontzi ikusgarri bat. Bidai hauetan 35 korapiloko abiadura lortzera iristen da.

la victoire ii 3

Lalou Roucayrol-ek zuzentzen duen Multi 50 Arkeman ontziak, 2016ko Quebec Saint Malo lasterketa irabazi zuen eta 2014ko “La Route du Rhum”-en 2. postuan geratu zen. Aurten Frantziako Hauvre-tik Brasilgo Salvador da Bahiara doan Transat Jaques Vabre lasterketan parte hartuko du. Multi  50 Arkeman ontziak, haizearen arabera, ekainak 7, asteazken arratsaldean edo ekainak 8, ostegun goizean egingo du bere sarrera ikusgarria Pasaian.

lavitoireazken2017

HN Hondarribiko Nabigatzaileen eta Port Medoc-eko Circle Nautique du Verdon elkarteen ekimenez antolatu da estropada hau. Bere helburu nagusia Lafayetten ospea eta honek gure kostaldearekin duen esanahia eta lotura hedatzea da.

INFO+: hnabigatzaileak@gmail.com

                               la victoire ii 2                        


Oarsoaldea