ESKOLA KIROLA, JOAN ETORRIAK

Dinamización para fomentar los desplazamientos sostenibles en el Deporte Escolar en Oarsoaldea

 

Oarsoaldeko eskola kiroleko parte diren eragile desberdinak (udal teknikariak, eskoletako koordinatzaileak, Kirolaisi XXIeko koordinatzailea…) astero elkartzen dira kirol mahaian aipatutako gaia lantzeko.

Besteak beste, Oarsoaldea eskualdeko lau udalerrietan larunbat goizetan jokatzen diren eskola kiroleko partidetara egiten diren joan etorrietan erabiltzen den garraiobidea aztertzen da.

Ikasturte ugari daramatzate dinamizazio lanak egiten joan etorri horiek modu jasangarrian egin daitezen eta desplazamendu hauek bizitza osasuntsu baten ohiturekin eta iraunkortasunarekin lotu daitezen. Horiek horrela, bizikletan joatea saritzen dute, gurasoak kotxe elkarbanatuak erabiltzera animatzen dituzte, garraio publikoaren erabilera sustatu,…    

Baina aipatutako lana aurrera eraman ahal izateko, datu fidagarriak edukitzea garrantzitsua da eta horretarako, teknikariek eta koordinatzaileek, besteak beste, astebururo haur bakoitza nola desplazatu den jasotzen dute 2013az geroztik. Horrela, datu base fidagarria sortu dute desplazamenduak zein motatakoak diren jakiteko.

Datu horiek kontuan izanda, hauek dira azken denboraldietako emaitzak. Bakarka autoetan egiten diren desplazamenduen kopurua pixka bat igo da, eta horrek neurri txikian beste joan etorrietan jaitsiera eragin du.

 

IKASTURTEA

DESPLAZAMENDU
 JASANGARRIAK

2013-2014

%45

2014-2015

%44

2015-2016

%46

2016-2017

%45

 

 

joan etorriak

                                                       

Oarsoaldea eskualdeko eskola kiroleko mahaitik, desplazamendu jasangarriak sustatzen jarraitu nahi da eta gurasoak eta txikiak animatu nahi dituzte partiduetara joan etorriak modu jasangarrian egitera, bizitza ohitura osasuntsuak eduki ditzagun eta ingurugiroarekiko errespetuzko jokaerak. 

 

            eskola kirola 2018

                                             

 

 


Oarsoaldea