#HERRITXIKIDISEINUHANDI SORMENEZKO JARDUNALDIAK

Oarsoaldea organiza sus primeras jornadas creativas “Herri Txiki Diseinu Handi” en el marco del proyecto Habian!

El próximo 15 de marzo el edificio Torrekua acogerá un encuentro bajo el título “Herri Txiki Diseinu Handi” a las 18.00 de la tarde dirigida a profesionales creativos, amateurs, personas emprendedoras del sector, instituciones y otras personas interesadas. En esta primera jornada contarán con la presencia de Miren Alcalá de Dejabu y el fotógrafo Alex Iturralde

 

 

Habian proiektuak eskualdeak sormenaren sektorearen alde egindako apustua adierazten du; halaber, Errenteriaren eta Oarsoaldearen marka da sormenezko ekonomiaren eremuan. Sektorean bere lan estrategiaren barruan, jardunaldi hauek bultzatuko ditu. Helburua aro digitalean sormenaren lan baldintzak aztertu eta horiei buruz eztabaidatzea da. Era berean, konektatutako munduan balioa emateari buruzko modu berriak izango ditu aztergai. Sormenaren sektorean hainbat arazo eta erronka dago eta komenigarria da horiei buruz hitz egitea, baita eztabaida sortzea ere. Sormenaren sektorearekin zerikusia duten topaketak batzuetan zatirik estetiko eta politenean gelditzen dira eta argia eskatzen duten bestelako gaiak ez dituzte lantzen.

 herri txiki diseinu handiweb

“El entusiasmo” liburuan (2017ko Entseguaren Anagrama saria) Remedios Zafraren hitzen arabera,gure historian, uneren batean, idazten, margotzen, abestia osatzen edo sortzen ari garenean diruz hitz egitea gustu txarrekoa bihurtu zen”. Idazle honek modu paregabean kokatzen gaitu jardunaldien zergatian.

Sormenaren sektorean prekarietatea dago eta nahiz eta ohikoa izan, askotan oharkabean gertatzen da. Sektore profesionalak diruz hitz egitean deseroso sentitzen dira, gizarteak kulturaren eta sormenaren mundua ez du ekonomikoki balioztatzen, hau da, kosta egiten zaigu ordaintzea eta batzuetan sinbolikoki ordaintzen da edo bitarteko ez-materialetara jotzen da: publizitatea, aditzera ematea… Gai horiek guztiak sektorearen errealitatea dira eta “ohikoa” izan ez dadin, eztabaidatzea beharrezkoa da, honen gain zerbait egin ahal izateko. Bestalde, mundu zabal eta digitalean tokitik eta sormenetik balioa nola sortu pentsatu eta lantzeko, elkartzea ezinbestekoa da.

 

“Herri txiki diseinu handi” jardunaldiaren izenburua Buro Destruct Suitzako diseinu estudiotik itzulitako esaldian oinarritzen da, Oarsoaldearen nortasuna identifikatzen duen mezua jasotzen baitu: “Small City- Big Design” ez da beharrezkoa hiri handietan egotea gauza handiak egiteko eta, are gutxiago, gaur egun, interneten aro honetan”.

 

 

Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak, Jose Angel Sanchezek jakinarazi duenez, topaketa hau OARSOALDEA Garapen Agentziak antolatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta SAVANNA diseinu eta ilustrazio enpresaren laguntzaz, egun Habian! Fabrika kreaktiboa proiektuko kide den sormen enpresa. Sormen aditu, zaletu, sektoreko pertsona ekintzaile, erakunde eta bestelako pertsona interesdunentzako lehenengo jardunaldia martxoaren 15ean egingo da 18:00etatik 21:00etara Torrekuan (Jautarkol plaza z/g, Errenteria).

 

Lehenengo sormenezko jardunaldian eskualdeko bi pertsona “kreaktibok” parte hartuko dute: Miren Alcalá Dejabu Papin Laborategitik eta Errenteriako antzerki taldekoa, eta Alex Iturraldek, Trintxerpen bizi den argazkilariak. Aipatu pertsonek beren lanak erakutsiko dituzte eta, ondoren, elkarrizketatuak izango dira. Ildo horri eutsiz, eztabaidarako gunea sortuko da eta pertsona partaideek esperientziak eta hausnarketak trukatuko dituzte.

Topaketa doakoa eta irekia da baina antolakuntza mailan kontuan hartzeko beharrezkoa da izena ematea martxoaren 14a baino lehen hurrengo telefonora deituta: 943 494 129; edo emailez: habianfabrika@oarsoaldea.eus.

Julen Mendoza, Errenteriako alkatearen hitzetan, “Habian! proiektuak Oarsoaldeko ekonomia eraldatu nahi du, sormenean eta lankidetzan oinarritutako eredu bihurtzeko. Jardunaldi honekin Habian! Fabrika kreaktiboan garatzen diren sormenezko ogibideak eta ekintzailetza ikusgai bihurtu nahi dira, sektoreari hurbildu eta beren potentzialtasunak nahiz beharrak identifikatzearekin batera. Sektorea sustatu nahi bada, bere eragileekin lankidetza estrategiak behar dira”.

 


Oarsoaldea