EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGO BERRIA KALEAN

La Comisión de Euskera de Oarsoaldea ha publicado el nuevo catálogo de productos en euskera dirigido a niños, niñas y jóvenes de 0 a 16 años.

 

Musika, informatika, filmak, liburuak, aldizkariak, jostailuak, jokoak eta web helbideak biltzen ditu katalogo honek, aisialdirako produktuen artean euskaraz daudenak nabarmendu nahian. Produktu bakoitza zein adinetako jendearentzat den, gutxi gora-beherako prezioa, egilea eta beste ezaugarri batzuk aurkituko dituzue bertan. Izan ere, gero eta gehiago gara gure aisialdia, ikasketak edo bizitza euskaraz egin nahi dugunak eta euskarazko eskaintzak bilatu eta baliatzen ditugunak.

 

Horixe da ba argitaratu den katalogo honen helburua, guraso jendeari haurrentzako euskarazko produktuak  eta gazteei euren gustuko euskarazko produktuak aukeratzen eta bilatzen laguntzea.

Katalogo hau Euskal Herriko beste hainbat udalekin batera atera dute eskualdekoek eta ikastetxeen bidez banatu zaie papereko formatuan Oiartzungo eta Pasaiako HHko ikasle guztiei, LHko 1. mailako ikasleei eta DBHko 1. mailako ikasleei, etxera eraman dezaten. Eskualdeko ikasle guztiei formatu digitalean bidali zaie katalogoa online kontsultatzeko informazioa.

2020-2021eko katalogoa www.katalogoa.eus webean aurkituko duzue nahi izanez gero.

 

 


katalogoa azala 2020

 

 


Oarsoaldea