2020. urtean langileak kontratatzen dituzten enpresentzat diru-laguntzak

El objetivo es facilitar la contratación de 100 personas desempleadas en la comarca de Oarsoaldea.

 

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagunduko ditu Oarsoaldeko enpresak (Errenteria, Lezo, Oiartzun, Pasaia), 2020. urtean zehar langileak kontratatu badituzte, eta Oarsoaldea Garapen Agentzia arduratuko da eskaerak kudeatzeaz.

Koronabirusak eragindako krisiak bultzatuta, ekonomia suspertzeko neurrietako bat da eta deialdi honen helburua bikoitza da: alde batetik, enpresei laguntzea langileak kontratatzeko gastuei aurre egiten eta bestetik, enplegurako politika aktiboak indartu eta pertsona langabeen kontratazioa sustatzea. Hori lortzeko, hain zuzen ere, bideratu da Oarsoaldea eskualdeko enpresentzako diru-laguntza deialdi hau, langabeak kontrata ditzaten. Horrez gain, emakumeen kontratatazioa sustatu nahi da eta gutxienez kontrataturiko %40a emakumezkoa izango da.

Azkeneko hilabeteetan, otsailetik urrira, langabezia tasa %2,33 puntu igo da; urria bukaeran 4.201 langabe zeuden Oarsoaldea eskualdean eta langabezia tasa %11,53koa da, beraz, berehalako laguntzak behar-beharrezkoak dira.

Diru-laguntza jasotzeko kontratuak gutxienez hiru hilabetekoa izan behar du eta 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean hasitako kontratuak finantzatuko dituzte. Hiru hilabete edo gehiagoko iraupena duen kontratuen kasuan, lanaldi erdikoak direnean 1.500 euroko laguntza emango dute eta lanaldi osokoak direnean 3.000 euro; 6 hilabete edo gehiagoko iraupena duen kontratuen kasuan aldiz, 6.000 euro.


Eskaerak nola egin

Eskaera orri hau bete eta Oarsoaldea Eskualdearen Garapenerako Agentziaren Enplegu bulegora bidali beharko dute enpresek: olibet@oarsoaldea.eus

Enpresak eskaera aurkezten duenetik, 15 egunetako epemuga egongo da oinarrietan eskaturiko dokumentazioa entregatzeko:

  • Legezko arduradunaren NANaren fotokopia eta enpresa eratzeko eskrituren fotokopia.
  • Zerga ogasun eta Gizarte Segurantzaren bete beharretan egunean dagoen ziurtagiria.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako ziurtagiria.

Kontratuari buruzko dokumentazioa:

  • Diruz lagunduko den kontratuaren kopia osatua eta sinatua, lanaldia eta iraupena agertzen dena.
  • Gizarte Segurantzan alta
  • IDCaren kopia (Kotizazio Datuen Informea), Gizarte Segurantzak igorria.
  • TC1 eta TC2 kontratazio hilabeteei dagokien dokumentuak.
  • Kontratazio hilabeteei dagokien nominen kopiak.

 

Zalantzak edo argibideak

Edozein zalantza edo laguntza behar dutenek, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin jar daitezke harremanetan, 943.510.200 telefonoan (astelehenetik ostiralera 9:00-14:00) edo arestian aipaturiko posta elektronikoan: olibet@oarsoaldea.eus.

Diru-laguntzaren oinarriak hemen daude eskuragarri.

 

laguntzak-euskweb


Oarsoaldea