MINTZAGUN EUSKARAZKO FILM-LABUR LEHIAKETAK BADU IRABAZLEA

El director Lander Ibarretxe Pérez ha sido premiado este año por la película "Regina".

Euskarazko film laburren ekoizpena eta zabalkundea sustatzea du helburu IKUSKA Pasaiako Badiako nazioarteko film laburren erakustaldiak, Pasaiako Trintxer Kulturala elkarteak antolatua. Kezka horretatik abiatuz, MINTZAGUN euskarazko film labur onenari SARIA ekimena jarri zuen abian 2013an, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin eta Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalekin elkarlanean.

Euskara erabiltzeko espazioak handituz

Herritarrek euskara erabiltzeko dituzten aukerak eta espazioak ugaritzea ere du helburu ekimenak. Izan ere, askorentzat euskaltegiak dira euskara erabiltzeko duten espazio bakarra. Horiek horrela, epaimahaia Oarsoaldea eskualdeko euskaltegietako ikasleek osatzen dute.

Aurtengo osasun egoera bereziak ez du utzi ohiko emanaldi jendetsuak egiten eta, beraz, beste bide batzuk bilatu behar izan dituzte antolatzaileek filmak ikus zitezen eta sariak erabaki zitezen. Hala, azaroaren 6tik 20ra bitartean, Oarsoaldeko sei euskaltegietako ikasleek IKUSKA festibalera aurkeztutako euskarazko 5 film-labur ikusi dituzte euskaltegian nahiz nork bere etxean.  

“Regina” euskarazko film-laburra, saritua

Bozkak bilduta, aurtengo euskarazko film-labur onenaren Mintzagun saria Lander Ibarretxe Pérez zuzendariaren “Regina” lanarentzako izan da.

Euskarazko film labur onenaren Mintzagun sariak 600€ko diru-saria eta garaikurra izaten ditu. Trukean, film irabazlearen zuzendariak filmari buruzko saio bana egin behar izaten du eskualdeko euskaltegietan. Saio edo emanaldi horietan ikus-entzunezko arteari buruzko zertzeladak ere ematen dizkie ikasleei zuzendari-ekoizle irabazleak.

Euskaraz ekoitzitako lanek ibilbide luzeagoa egin dezaten eta, hartara, ekoizpen gehiago izan dadin sustatzea da ekimen honen helburua.

 

ikuska-2020--web


Oarsoaldea