Plan dibertigarriak aire librean

En Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia

 

2021eko Aste Santua opor egun batzuk gozatzeko aukera paregabe bihurtuko da, gertu ditugun jarduera interesgarriak ezagutzeko parada, beste tokietara joaten garenean bilatzen ditugun ekintzak etxetik gertu egiteko aukera hain zuzen.

 

eusksemsanta2

 

  1. Lucretia belaontzi klasikoan nabigatu

P lan guztiz berezia, itsasoaz, haizeaz eta naturaz gozatzeko. Ostarte Sailing enpresak Lucretia egurrezko belaontzi klasikoan ontziratzeko aukera ematen dizu, familiarekin edota lagunekin, Pasaiako Badia abiapuntua izanik.

Gehienez 12 lagun joan daitezke ontzian eta neurrirako bidaiak ere egiten dituzte.

 

  1. Orientazio ibilbideak Aiako Harria parke naturalean barrena

P ista-joko dibertigarria, zure orientazio sena frogan jartzeko. Lau ibilbide dira, distantzia eta zailtasun ezberdinekin, Barrengoloiako atsedenlekua (Errenteria) abiapuntua dutela. Ibilbideak Aiako Harria Parke Naturalean kokatzen dira eta adin guztientzat dira egokiak.

Ibilbideak egiteko mapak Errenteriako Turismo Bulegoan eskuratu ditzakezu edo baita zure telefonoan deskargatu ere.

 

  1. Jaizkibel mendian ibilaldia: Lezo-Xoxolurra-Alarguntza

L ezoko Bekoerrota kiroldegian hasten da mendi ibilaldi zirkularra eta Jaizkibel mendiaren hegoaldean zehar doa, guztira 11 kilometro. Hasieran malda igo behar bada ere, bidea atseginagoa egiten da 2. kilometrotik aurrera. Bista zoragarriez eta interes kultural eta historiko handia duten elementuez gozatzeko ibilbidea da.

 

  1. P iragua edo paddle surf taula alokatu

Imajinatzen duzu piraguan edo paddle surf taulan nabigatzea Pasaiako Badiako uretan zure familiarekin, lagunekin edo bikotearekin? Ez da esperientziarik izan behar, pertsona guztientzako jarduera egokia da. Gainera, bi pertsonentzako piraguak ere badituzte.

 

 

  1. Bide Berdea eta Arditurriko Meatzeak

B ide Berdea oinez edo bizikletaz egitea eta Arditurriko meatzeak bisitatzea jende askorentzat plan bikaina da, kirola, natura, kultura eta historia bateratzen dituelako.

Opor egun hauetan gainera zenbait eskaintza berezi antolatu dira Arditurrin:

Apirilaren 10ean Tren Berdea + meategian bisita gidatua prezio murriztuan. Trena hiru ordu ezberdinetan aterako da Oiartzungo Pagoaldea gunetik, handik Arditurrira abiatzeko. Bertan oinarrizko bisita gidatua egin eta, inguruaz gozatu ondoren, trena hasierako puntura itzuliko da.

 

Apirilaren 4an eta 11an orientazio jolasa familian jarduera eskainiko da. Ibilaldiak ordu eta erdikoak dira eta errazak (3 km).

Bi jarduera hauetarako erreserba aldez aurretik egin behar da.

 

  1. I tsasontzi pribatua alokatu

Pasaian aukera ugari dago itsasontzi bat alokatzeko eta gustukoen duzun jarduera egiteko: nabigazioa, arrantza-irteerak, afariak, snorkel, zetazeoen behaketa, etab. Alokairurako aukera desberdinak dituzu, patroiarekin, patroirik gabe, ibilbide gidatuak, neurrira zerbitzuak…

 

 

 

 

 

 

  1. E skualdeko museoak bisitatzearen abantailak

Oarsoaldea eskualdeko museoak bisitatuz abantailak lortzeko bi aukera daude. Lehenengoa doako esku-orri bat da, honen bidez museo hauek bisitatzeko deskontua lortuko duzularik: Arditurriko meatzea, Luberri geologia museoa eta Soinuenea Herri Musikaren Txokoa Oiartzunen; Jantziaren Zentroa Errenterian eta Albaola Itsas Kultur Faktoria eta Mater ontzi museo Ekoaktiboa Pasaian. Bigarren aukera museo-bonoa da, guztiak 12,50 € ordainduta bisitatu ahal izango dituzularik.

 

Bai museo-bonoak, bai deskontu-foiletoa, eskualdeko turismo bulegoetan eskuragarri dira, baita eskualdeko museoetan ere.

 

 

 

 

 

 

Plan hauen eta gehiagoren informazioa Errenteriako eta Oiartzungo turismo bulegoetan osatu dezakezu, Aste Santuan 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

 

Tel. 943 494 521

turismoa@oarsoaldea.eus

oarsoaldeaturismoa.eus

 

******************************


Oarsoaldea