OARSOALDEA Garapen Agentziak bi jardunaldi abian jarriko ditu eskualdeko enpresetan nazioartekotzea sustatzeko

Estas acciones se enmarcan dentro del acuerdo firmado entre Diputación, Cámara de Gipuzkoa y Garapen

 

Los próximos 24 de septiembre y 7 de octubre,  la Agencia de Desarrollo Oarsoaldea celebrará 2 jornadas de información práctica sobre internacionalización dirigida a las empresas de la comarca. La primera jornada tratará sobre “OPORTUNIDADES DE NEGOCIO EN FRANCIA PARA EL SECTOR  DE LA CONSTRUCCIÓN, REHABILITACIÓN, E INSTALACIONES” y la segunda sobre el“PROCESO ESTRATÉGICO PARA LA INTERNACIONALIZACIÓN; ERRORES MAS FRECUENTES”.

Gaur egungo egoeran, enpresek beraien ekintza eremu geografikoan zabaltzeko beharra ikusirik eta Frantziar merkatuak duen potentziala eta gertutasuna kontutan hartuta, enpresa askok beraien jardueraren garapenerako aukera ezin hobea ikusten dute herrialde honetan. Irailak 24ko jardunaldian, eraikuntza, berriztapen eta instalazio sektorean frantziar merkatuko egoera eta aukeren berri emango da eta betebehar tekniko, juridiko, fiskalei buruzko informazioa. Horretaz gain, urriak 7ko jardunaldira bertaratzen direnak, internazionalizazio prozesua hasi baino lehen kontutan eduki beharrekoak ezagutuko dituzte eta kasu zehatzak ezagutzeko aukera izango dute. Bestalde, urriak 7koan nazioartekotzeari buruz egungo egoera eta Gipuzkoa mailako egoera azalduko da eta prozesu hauetan maiz egiten diren akatsak azalduko dituzte.

Gaur Oiartzunen egin den prentsaurrekoan Endika Sanchez Aguirrek – Gipuzkoako Bazkundeko idazkari nagusiak-, Ainhoa Zabalok – Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak- eta Fernando Nebredak - Garapen agentzien elkartearen, GARAPENeko lehendakaria- adierazi bezala, aipatutako ekintza hauek enpresa txikietan nazioartekotzea sustatzeko Foru Aldundiak, Gipuzkoako Bazkundeak eta Garapenek martxoan sinatu zuten lankidetza hitzarmenetik etorritako ekintza planaren barruan kokatzen dira. Hitzarmen honen helburua, internazionalizaziorako bideratzen diren aldundiako, bazkundeko eta eskualdeko garapen agentzien baliabideak modu eraginkor batean erabili eta bikoizketak ekiditea da eta enpresa txikiei nazioartekotze prozesu horretan laguntzea, merkatu berriak topatu eta enplegua sortu, indartu eta mantentzeko.

 

    nazioartekotzea ona

 

Aldundiak urtero 715.000 euro bideratuko ditu hitzarmen honetara eta Bazkundeak eta eskualdeko garapen agentziek beraien teknikariak eta baliabideak jarri dituzte bateratutako ekintza honen eskura. Azken xedea, Gipuzkoako oinarri esportatzailea handitzea da; egun, mila bat enpresak osatzen dute.

Martxoan hitzarmena sinatu zutenetik iraila bitartean definitutako ekintza guztietatik, dagoeneko asko gauzatu dira, besteak beste:

            * Nazioarteko operatiba praktikoari buruzko 11 ikastaro.

            * 7 Sentsibilizazio jardunaldi, herri batzuen inguruko sentsibilizazio saioak, hala nola, Frantzia, Turkia, Ekialde Ertaina, Errusia, Kolonbia, Energia eolikoaren sektorea Europan …

            * 12 sentsibilizazio ekintza nazioartekotzeak eskaintzen dituen aukeren inguruan.

            * Aurreikusitako 6 alderantzizko misioetatik 4 egin dira dagoeneko: Paraná mendebaldeko delegazioaren bisita, WIESBADEN delegazioaren bisita, Frantzia, Alemania, Suedia, Europako beste batzuk.

            * Bidai eta misio komertzialak egin dira: Txina, Escocia, Colonbia, Kuba…

           * Nazioarte mailako azoketan parte-hartzea: Meetind Donostia.

           * Argibide zerbitzua ere abian jarri da, Gipuzkoako enpresen eskura dagoen zerbitzua, Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundua eta Gipuzkoako enpresei narzioartekotzeko erraztasunak ematea helburutzat duena.

Orain, 2014.urtean gauzatu diren ekintza hauek  kontuan izanda,  2015 urterako plana egiteari ekingo diote.

Arestian aipatutako ekintzen barruan, Oarsoaldea Garapen Agentziak jardunaldi praktikoak eskaini ditu eta 15 enpresetan internazionalizazioaren inguruko diagnostikoak egin dira metodologia zehatz bat jarraituz. Enpresak internazionalizatu ahal izateko, berez duten esportatzeko gaitasuna eta potentzialidadea neurtzeko diagnostikoak dira.

Irailak 24ko eta urriak 7ko jardunaldiez gain, azaroan internazionalizazioak eskaintzen dituen aukeren inguruko sentsibilizazio ekintza bat aurreikusia dago eta abenduan enpresen artean sinergiak bilatzeko helburuarekin lankidetza tailer bat.

Horretaz gain, azaroan Kuba eta Kolonbiara bidai komertzialak egingo dira eta eskualdeko zenbait enpresek bertan parte-hartu nahia azaldu dute.

 

Enpresa askok beraien hazkunderako bidea kanpo merkatuetan ikusi dute. Ainhoa Zabalo, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak eskualdeko enpresak aurreikusiak dauden ekintzetan parte-hartzera animatu nahi ditu, izan ere, “gaur egungo testuingurua ikusirik, enpresa askok beraien hazkunderako bidea kanpo merkatuetan ikusi dute eta beraientzat aukera ona da nazioartekotzeko prozesuari buruzko informazioa jaso ahal izateko”.

Aurki egingo diren ekintzen inguruko informazio gehiago jaso edo izena-emateko:

rmacias@oarsoaldea.eus / 943.49.41.29 (Industria Sustapen Saila).


Oarsoaldea