Lan-munduratzeko Oarsotek, S.L. enpresak 10 urte bete ditu

A finales de los años noventa, se inician las primeras coordinaciones, estableciendo las bases para un trabajo interinstitucional y realizando un importante trabajo en Red entre los Servicios Sociales de los cuatro Ayuntamientos de la comarca de Oarsoaldea –Errenteria, Lezo, Oiartzun y Pasaia- y el Departamento de Empleo de la Agencia de Desarrollo Oarsoaldea en la llamada “Comisión Técnica Permanente de Inserción Sociolaboral”.

Esta Comisión cuyo objetivo es llevar a cabo una estrategia de trabajo conjunto, integral y estratégico, con una perspectiva comarcal, coordina, diseña e interviene en programas conjuntos que den respuesta a las necesidades de las personas desempleadas de nuestra comarca, particularmente a las que tienen mayores dificultades de inserción.

 

Elkarlan honi esker, 2004.urtean gizarteratze eta lan-munduratzeko baliabide desberdinak diseinatu ziren eta testuinguru honetan, orain dela 10 urte, lan-munduratzeko enpresa sortu zen; Oarsotek.

 

Oarsotek, S.L. enpresaren produkzio-jarduera nagusia kautxozko piezei bizarrak kentzean datza eta lan munduan sartzeko arazoak dituzten pertsonak lan-munduratzea eta gizarteratzea du helburu, esfortzu publiko-pribatu eta bateratu baten adibide argia izanik. Eusko Jaurlaritzak gizarteratze enpresa izendatu zuen, alabaina, aktibitate ekonomiko baten bidez, baztertze arriskuan dauden pertsonei, lan inguru erreal batean ikasteko aukera eman die.

Enpresa honek bere ibilbidea 2005.urtean hasi zuen, 12 langilekin, 12 horietatik 9, gizarteratze/lan munduratze prozesuan zeudelarik. Gaur egun, Oarsotek enpresan 17 emakume daude kontrataturik, gizarteratze/lan-munduratze prozesuan daudenak 12 izanik.

 

oarsotekwebona

 

OARSOTEK, S.L. enpresan lan egiten duten langileei laguntza pertsonalizatua eskaintzeko erabiltzen dugun erreferentzia-eredua, Akonpainamendu Prozesua da: gizarte, lan, produkzio eta lanaren gauzatzean eskaintzen dena. Akonpainamendu neurri hauek gauzatu ahal izateko, Teknikari Talde bat dago, eskualdeko lau Udaletako Gizarte Zerbitzuetako langileek, Enplegukoek, produkziokoek eta tailerreko arduradun batek osaturikoa.

 

Akonpainamendu neurri hauei esker, lan-munduratze eta gizarteratzeko laguntza pertsonalizatu horren lan lerroak ezartzen dira eta modu honetan, gizarteratze arazoak edo lan arazoak suertatzen direnean, zailtasunei aurre egiteko beharrezko estrategiak zehaztu eta aurrera pausoak indartzeko neurriak ezartzen dira.  

Oarsotek enpresa sortu zenetik gaur egun arte, 76 pertsonei eman die lana. Pertsona multzo honetan, gehienak, gizarte eta lan baztertze arriskuan zeuden. Oarsotek enpresaren bidez, lanak beraien motibazioa eta autoestimua hobetzen lagundu du eta lan-munduratzeko beharrezkoak diren gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzeko aukera izan dute.

Krisialdi testuingu honetan, tamalez, langabezi egoeran dauden pertsonak geroz eta gehiago dira eta aldi berean, gizarteratzeko eta lan-munduratzeko baliabideak desagertzen joango dira pixkanaka (Auzolan, Prestakuntza eta Enplegua,…). Eta hain garrantzitsua eta beharrezkoa den baliabide honi esker, gaur egun Oarsotek enpresan 17 pertsona lanean dabiltza.

Gure eskualdeko lau Udalek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren, Lezoko Udalaren eta Rubitec, S.A. enpresa pribatuaren bidez, sustaturiko enpresa da. Honenbestez, Oarsotek esfortzu publikoa eta pribatua bateratzen dituen proiektua da, 10 urtetako ibilbide honetan zehar frogatu duen bezalaxe. Tresna estrategikoa eta eraginkorra, zailtasunak dituztenei laguntzeko lan-munduan barneratzen, zehazki, guraso bakarreko emakumeei bideraturikoa.

 

“Oarsotek enpresatik, aipatu du Amaia Agirregabiriak, Oarsoaldea Eskualdearen Garapen Agentziaren lehendakariak, enpresaren urteurrena ospatu nahi dugu enpresa honetan, modu batean edo bestean, partaide izan diren pertsonei eskerrak emanez. Eskerrik asko langileei, bezeroei, bazkideei, laguntzaileei eta gaur egun iritsi den lekura eramaten duten guztiei.

Zorionak langile guztiei, aurreko urteetan egon direnei eta egun bertan lanean dabiltzanei, izan ere, beraien esfortzu eta inplikazioari esker, hain baliotsua den baliabide hau beste pertsonek erabiltzeko aukera izan dute”.

 

 


Oarsoaldea