Lankidetzarako hitzarmenaren sinadura Oarsoaldea, AEG Ikastetxea eta EASO Politeknikoaren artean, HABIAN! Fabrika kreaktiboa proiektuan.

 

Este convenio tiene como  objetivo propiciar infraestructuras y herramientas de apoyo a la puesta en marcha de proyectos de emprendimiento en la órbita de los oficios creativos, artísticos y artesanos

 

HABIAN! Fabrika kreaktiboa proiektua abian jartzeko testuinguruan bi lanbide hezkuntzako zentroren eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren arteko lankidetzarako hitzarmena sinatu da. Julen Mendozak, Errenteriako alkateak, Oarsoaldea Garapen Agentziako zuzendari gisa, Amaia Oria Agirrek, AEG Ikastetxearen ordezkariak eta Angel Del Rio, EASO Politekniko zuzendariak hartu dute parte Errenteriako udalean burutu den ekitaldian. Bertan izan dira halaber, Sergio Ekiza, Pasaiako udaleko zinegotzia eta Garapen Agentziako kontseilaria, eta Fernando Nebreda, Oarsoaldeako gerentea.

fullsizerender

Proiektu hau laster jarriko da martxan Torrekuan eta, honekin batera, Errenteriako elkarlanerako eta sektore anitzeko Ekintzailetza Poloaren partaide da, Errenteriako Plan Estrategikoan azaltzen delarik. Era berean, Oarsoaldeako garapen estrategia osatzen du eta, honez gain, Pasaiako Badiaren suspertze estrategiaren barruko elementu gakoa da.

HABIAN! Fabrika kreaktiboa, Errenteriako Udaletik bultzatua eta Oarsoaldeatik kudeatua, langintza sortzaileak ardatz izango dituzten tailer parte-hartzaileen proiektua da, hasiera batean bitxigintza, ehungintza eta bestelako ofizio batzuetako tailerrak eskainiko dituena,  eta aurrerago, zurgintza-zeramikari buruzkoak.

Tailerrak esparru sortzaileko proiektu laboralen hastapena eta finkapena bultzatzera orientatutako mintegi gisa funtzionatuko dute, honekin, jarduera baten hasierako fasean dauden oztopo garrantzitsuak gutxitzea lortu nahi delarik. Irekiera bilatzen duen proiektu bat da, eragile ezberdinei ateak irekitzea lortu nahi duena, hauen artean Lanbide Hezkuntzarako zentroak oso garrantzitsuak eta estrategikoak direlarik.

AEG Ikastetxeak eta EASO Politeknikoak, proiektuaren hasieratik hartu dute parte eta, bai garapen agentziari eta baita Errenteriako udalari ere, laguntza garrantzitsu bat eskaini diete HABIAN! Fabrika Kreatiboa martxan jartzeko.

Julen Mendozaren hitzetan, “kide guztiontzat proiektu interesgarria eta estrategikoa da langintza sortzaileak sustatzeko, eta gure inguruan bakarra da”.

Horregatik, hitzarmen hau konpromiso ezberdinak barneratuz onetsi da.  

OARSOALDEAK, proiektuaren kudeatzaile gisa, tailer parte-hartzaileen garapenerako eta mantentzerako beharrezko azpiegiturak, zerbitzuak  eta baliabideak eskaintzeko konpromisoa hartu du. Bestalde, giza baliabideak eskainiko ditu tailerren kudeaketa eta dinamizaziorako, ekitaldien antolakuntzarako eta enpresa esparruan pertsona ekintzaileek jaso ditzaketen bakarkako aholkularitzarako. Honez gain, behar izan ezkero, Errenterian erabat instalatzeko laguntza gehigarri bat ere eskainiko du ahal izan ezkero, behin mintegiaren eskabidea burutu delarik.

Bestalde, AEG Ikastetxeak eta EASO Politeknikoak, beren esparruan, proiektuaren zabalpenean, ekintzaileen erakarpen eta hautaketan, ekintzen antolaketan eta espezializatutako aholkularitza teknikoan laguntza emateko konpromisoa hartu dute. Halaber, proiektuaren lidergo eta jarraipenean parte hartuko dute, horretarako eratuko den organoan.


Oarsoaldea