ZABALIK JARRAITZEN DU OARSOALDEKO LANGABEAK KONTRATATZEKO BERPIZTU LAGUNTZA ESKATZEKO EPEA

96 dirulaguntza dira, 2021eko irailaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitartean kontratuak egiten dituzten pertsona edo erakunde fisiko/juridiko pribatuentzat

BERPIZTU PROGRAMAKO Laneratzeko Poloa proiektuaren barruan, Oarsoaldea Garapen Agentziak laguntza batzuk abian jarri ditu Oarsoaldean (Errenterian, Lezon, Oiartzunen edo Pasaian)  erroldatuta dauden 96 langabetu kontratatuak izan daitezen, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda daudenak.

Laguntzak jaso ahal izango dituzte merkatu arrunteko edozein sektoretako pertsona fisiko edo juridiko pribatuek, baldin eta lantokia Gipuzkoan badute eta enpresaren jarduerarekin lotura zuzena duten lanpostuetarako kontratazioak egiten badituzte, 2021eko irailaren 1etik 2022ko urriaren 31ra bitartean. Dirulaguntza hauek Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailetik datoz, LJE (Lehentasunezko Jarduera-Eremuak) izeneko Programaren barruan.

Edozein kontratazio-modalitate onartuko da, prestakuntzarako eta ikaskuntzarako kontratua izan ezik. Kontratazioek gutxienez 6 hilabeteko iraupena izan beharko dute lanaldi osoan, eta diruz lagundutako kontratu bakoitzeko gehieneko zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da. Laguntzaren azken zenbatekoak ordainsari-kostuen %75 ez du gaindituko, kontratatutako pertsonaren kontratuaren amaierako kalteordainak eta enpresaren Gizarte Segurantza barne. Enpresa bakoitzeko gehienez 3 kontratazio egin daitezke.

Eskaerak telematikoki aurkeztu ahal izango dira, Oarsoaldeko webgunea erabiliz. (https://laguntzak.oarsoaldea.eus/grants/detail/27). Diru-laguntzaren eskaera webgunearen bidez egin ondoren, Oarsoaldeak eskabideak jasotzen diren neurrian ebatziko du. Laguntzak emateko deialdia egiten den 96 lanpostuak betetzen diren unean amaituko da aurkezteko epea.

Laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, dagokion egiaztagiriak aurkeztu ondoren, diruz lagundu daitekeen kontratuaren aldia amaitu eta hilabeteko epean.

Miguel Angel Sanchez, Oarsoaldea Garapen Agentziaren presidenteak adierazi du laguntza eskatzeko laguntza behar dutenek edo argibideren bat behar izanez gero, garapen agentziarekin harremanetan jar daitezkela 943 510 200 telefonora deituz (astelehenetik ostiralera 9:00-14:00) edo helbide honetara idatziz: dfreire@oarsoaldea.eus.


Oarsoaldea