Etxejabeentzako eta maizterrentzako informazio eta bitartekaritza lanak egiteko zerbitzua da Etxebizitza bulegoa.
Oiartzungo Udalak, programa berri hau abian jarri zuen Alokabidekin batera, Oiartzunen hutsik dauden etxebizitzak alokairu duinean merkaturatzeko.
Bulegoaren helburua beharrezko tramitazio lanak egitea da, etxejabeentzako eta maizterrentzako erosoa izango den zerbitzua eskaintzea: aukerei buruz informatu; gestio lana egin; laguntzak bideratu; kontsulta eta tramitazioa gauzatzeko informazio-puntua izan; Etxebideko tramitazioak bertatik egin…
Ordutegia: astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 14:00etara (hitzordua eskatu behar da).
Telefonoa: 943 494 129
Helbide elektronikoa: etxebizitza@oiartzun.eus
Helbidea: Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentzia. Astigarragako bidea, 2 Mamuteko bulego eraikina, 2. solairua. 20180 Oiartzun
Programa honek eskaintzen dituen abantaila, laguntza zein baldintzak hauek dira:
“Jende gaztea alokairu merkeago batekin gurasoen etxetik atera ahal izateko aukera ona da. Gainera, alokatzeko garaian sinatzen den kontratuan eskaintzen diren garantiek konpentsatzen zutela ikusi nuen. Bermeei dagokionez, errenta ordainduko ez balitz edo edozein kalteren aurrean Alokabidek erantzungo luke eta, gainera, alokairu kontratua amaitutakoan egoera berean jasoko nuenaren ziurtasuna transmititu zidaten.” Josune Santesteban (etxejabea)
“Prozesua erraza iruditu zait eta beste alokairu mota bat baino errentagarriagoa da. Jabearekin erlazioa ona da eta arazoren bat egon denean eraikitzailearekin, zaborraren ordainagiriarekin… jabearekin hitz egin eta konpondu da. Amaiur Martinez (maizterra)
![]() |
Abantaila guzti hauen informazioa jasotzeko zein tramite guztiak egiteko, hitzordua hartu astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 14:00etara telefono honetan 943 494 129 edo etxebizitza@oiartzun.eus emailean. |
etxebizitza@oiartzun.org
943 494 129
Horario de atención al cliente: 09:00-14:00
Oarsoaldea Garapen Agentzia
Astigarragako bidea 2, Mamuteko bulego eraikina 2.solairua, 20180 Oiartzun.
Tel. 943 49 41 29 - Fax. 943 491 894