HAZINNOVA 2025

Zure ETEak hobetzeko behar duen laguntza

HAZINNOVA programaren bitartez 

Eskaera egiteko azken eguna: 2025ko urriaren 24a2025-10-29, 23:59etan

Zer da HAZINNOVA?

Hazi egin nahi duten eta produktu, prozesu, marketin eta antolakuntza arloetan berrikuntzak dakartzaten mikro-proiektuak dituzten ETEentzako doako aholkularitza.

Zer eskaintzen dizu?

Hazinnova-k eskaintzen dizu:

 
  •  Doako 50 ordu aholkularitza espezializatuan.
  •  Hazzinova eragile baten laguntza izatea prozesu guztian zehar.
  •  Gutxieneko karga administratiboa duen laguntza programa.
  •  Ikus daitezkeen emaitzak lortu 3 hilabete igaro baino lehen.
     

 

Nori dago zuzendua?

5 eta 249 langile arteko enpresa, EAEkoa, eta sektore hauetako batean jarduten duena

Industria

  • Industriako eta azken kontsumorako makinen, ekipoen, osagaien eta ondasunen ekoizpena
  • Elikagaien ekoizpena, prozesatzea eta banaketa
  • Natur baliabideen (minerala, gasa, petrolioa, materialak) erauzketa
  • Energia (elektrizitatea, gasa) sortu eta banatzea
  • Uraren eta hondakinen kudeaketa

Zerbitzuak

  • Handizkako merkataritza
  • Garraioa eta biltegiratzea
  • Arkitektura, ingeniaritza eta aholkularitza
  • IKTak eta telekomunikazioak
  • Finantza- eta aseguru-jarduerak
  • Kultura eta sormena (edizioa, publizitatea eta marketina)

Enpresek gehienez 2 mikroproiektu egin ahal izango dituzte deialdi bakoitzean, erabilgarri dauden 8 tipologien artean aukeratuta.

Salbuespenak:

  • 2022, 2023 eta 2024 urteetan “Innobideak” programaren onuradun diren enpresak.
  • HAZITEK 2022, 2023 eta 2024 programan lider diren enpresak eta 2025ean lider diren eskatzaileak.
HAZINNOVA programan, enpresek gehienez 8 mikroproiektu egin ahal izango dituzte, 2021, 2022, 2023, 2024 eta 2025 urteetako deialdiak kontuan hartuta.

 

Zein motatako proiektuak bultzatzen dira?- Loteak

01_Ekoizpen jasangarria
02_Bezeroak
03_Talentua / Pertsonak
04_Ekonomia eta finantza-kudeaketa
05_Administrazio-prozesuak
06_Merkatu berriak
07_Produktua
08_Logistika jasangarria

Beharrezko informazioa:

  • Enpresaren IFZ eta izena
  • Eragileak jakinarazitako sarbide-gakoa
  • Enpresaren kontakturako datuak
  • EJSN/JEZ eta Eratze data
  • Banku-kontua (titularra, IBAN)
  • Ordezkariaren identifikazio-agiria eta sinadura elektronikoa
  • Harremanetarako pertsonaren datuak
  • Langileen batez besteko plantillari buruzko txostena
  • Salmentak eta balantzea (2023, 2024)

Hazinnova datuetan:

Programaren hasieratik, esperientzia pilotua 2019an hasi zenetik, HAZINNOVAk bost edizioetan 1.045 enpresa berezi mobilizatu ditu, eta 2.103 proiektu berritzaile garatu ditu. Azken bi edizioetan, programak urtean 500 proiektu baino gehiago sustatzeko mugarria gainditu du

 

Enpresek 8,6ko batez besteko nota eman diote Hazinnova programari