HIZKUNTZEN KUDEAKETA ZURE ENPRESAREN OSAGAI BEREIZGARRI GISA

GAUR EGUN BERRITZAILE IZATEKO ZURE ENPRESAN HIZKUNTZak egoki kudeatzea EZINBESTEKOA DA

Zure negozioan hizkuntzak arrakastaz kudeatzeko 5 gako ezagutu nahi badituzu, etor zaitez irailaren 22an antolatu dugun saiora. Zure enpresaren osagai berritzaile, bereizgarri eta lehiakor gisa hizkuntza kudeaketa erabiltzen ikasi dezazun.

HIZKUNTZAK BALIO ERANTSIA ETA BERRITZAILEA EMATEN DIO ENPRESEN JARDUERARI

Kontuan hartu behar da enpresa-proiektu baten arrakasta erabiliko d(ir)en hizkuntzari buruz hartzen diren erabakien mende egon daitekeela. Enpresek elementu bereizleak bilatzen dituzten munduan, hizkuntzak balio erantsia eta berritzailea ematen dio enpresen jarduerari.


ENPRESA AURRERATUA IZATEKO BIDE EMATEA

Hizkuntzen kudeaketa egoki bat egiteak onura ugari dakartza, hala nola, komunikazio eraginkorragoa, bezeroari zerbitzu hobea eskaintzea eta bezeroekin elkar ulertzeari esker errendimendu hobea, Kanpoko salmentak hobetzea, langileen produktibitatea handitzea, arrakasta-sentsazio handiagoa (baloratuago sentitzen baitira), taldeen eta bulegoen arteko mugaz gaindiko lankidetza handiagoa, gatazka eta aurreiritzi gutxiago (enpatia eta ulermena areagotzeari esker, enpresa aurreratua izateko bide ematea.

GEHIAGO JAKIN NAHI?

Etor zaitez Hizkuntzen Kudeaketari buruz antolatu dugun saiora:

Noiz: Irailak 22, osteguna.
Ordua: 14:00-16:00
Hizlaria: Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzako teknikariak
Non: aurrez aurre Oarsoaldearen Coworking Aretoan, Oiartzungo egoitzan (Astigarragako bidea, 2. Mamut Bulego eraikina, 2. Solairua).

Antolatzailea: OARSOALDEAk antolatu du Berpiztu Hiri Ekonomiaren Berrikuntzarako Prestakuntza programaren baitan.

SAIORA ETORRI NAHI?  BETE FORMULARIOA!  

Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez harremanetan Oarsoaldearekin, honako email aapalategi@oarsoaldea.eus eta 943 494 129 telefonoan.

Zuretzat interesgarria izango delakoan, 

LASTER ARTE!