LOTU


Zirkulartasun partekatua Oarsoaldeko industria-enpresen arteko balio-katean


 

Elkarrekin egitea, urrunago iristeko. 


LOTU proiektuak Oarsoaldeko zazpi industria-enpresa elkartu ditu ekonomia zirkularrean aurrera egiteko. Helburua argia da: enpresek beren jarduera aztertzea, ingurumen-inpaktua neurtzea eta eredu zirkularrago baterantz egiteko ekintza zehatzak martxan jartzea. 

Proiektuak metodologia komun bat, karbono-aztarnaren neurketa eta esperientziak partekatzeko lan-saioak uztartzen ditu. Horrela, enpresa bakoitzak bere bidea egiten duen bitartean, eskualdeko industria-sare osoarentzat baliagarriak diren sinergiak eta ikaskuntzak sortzen dira.  

Tokiko industria, trantsizio zirkularraren erdigunean 

LOTUk aurretik egindako lanari jarraipena ematen dio. BIRATU programaren bidez, 2024an eskualdeko 30 ETEren diagnostikoa egin zen. LOTUk hurrengo pausoa ematen du: diagnostikotik ekintzara eta taldeko ezarpenera igarotzea. Proiektuaren ikuspegiak etorkizunean sektore-komunitateak sortzea eta esperientzia beste eskualde batzuetara zabaltzea aurreikusten du.  

Zer lortuko du enpresa bakoitzak? 

LOTUn parte hartzen duten enpresek beren egoera ezagutu eta
hobekuntza-neurriak martxan jartzeko ibilbide oso bat egingo dute: 


DIAGNOSTIKOA: enpresaren zirkulartasun-maila aztertuko da zazpi esparrutan, adierazle kuantitatiboen bidez.  

Karbono-aztarna: Ihoberen 3C kalkulagailuaren bidez, 1. eta 2. irismenak kalkulatuko dira, eta 3. irismenaren estimazioa egingo da.  

Ibilbide-orri zirkularra: gutxienez bost ekintza lehenetsiko dira, kostua eta finantzaketa aukerak zehaztuta.  

Lehen ekintza martxan: enpresa bakoitzak neurri zehatz bat ezarri eta dokumentatuko du.  
 
Proiektuan Oarsoaldeko zazpi industria-enpresak hartzen dute parte: 

Fundiciones Aizpurua · Blue Ocean Pool System · Saizarlan · Plásticos Clossa · Mausa 3D · Diker · Labei Cosmetics.  

Askotariko jarduerak dituzten enpresak dira, baina erronka bera partekatzen dute: baliabideak hobeto erabiltzea, inpaktua murriztea eta industria lehiakorrago eta jasangarriago baterantz aurrera egitea. 

Diagnostikotik ekintzara 


Lan-prozesua bost fasetan garatuko da. 

Prozesu osoan zehar enpresen arteko elkar ezagutza, esperientzien trukea eta sinergiak sustatuko dira. Amaieran, egindako lana eta lortutako emaitzak partekatzeko jardunaldi ireki elebiduna egingo da.  

Proiektuaren gauzatze-epea 2027ko ekainaren 1ean amaituko da.