"Lezo Bonua" laguntzak udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen sektorean erosketak sustatzeko

Bonu horien helburu nagusia da Lezoko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu sektorean erosketa sustatzea, bertako langileei eta horien negozioei bultzada emateko.


Nola funtzionatzen du “Lezo Bonuak”?


Lezoko Udalak kanpainari atxikitako merkataritza-establezimenduetan erosketak egiteko diru-laguntzak emango ditu. Bonu horiek ordainketa medio gisa erabiliko dira kanpainara atxikitako establezimenduetan.


Horrela, bonuaren balioa 5 eurokoa izango da baina salmenta prezioa, aldiz, 3,5 eurokoa. Erosleak, beraz, 3,5 euro ordainduko ditu baina 5 euroko bonua jasoko du. Bonu bakoitzeko 1,5 euroko aldea Lezoko Udalak jarriko du. Bonu horiek 2022ko urtarrilaren 6ra arte izango dute balioa.
 

Atxikitzeko epe eta baldintzak


"Lezo Bonua" programara zuzenean produktuak eta zerbitzuak saltzen dituzten Lezoko establezimenduak atxiki ahal izango dira beranduenez ostiral honetan, abenduaren 3an. Eskabideak eta agiriak Lezoko Udalari aurkeztu beharko zaizkio, erregistro elektronikoaren bidez.


Era berean, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira, zalantzak argitzeko eta eskabideak izapidetzen eta aurkezteko laguntza eskaintzen dute.

 

Aurkeztu beharreko dokumentuak

 

                     

 

 

 


Oarsoaldea